Gehiago edo gutxiago, baina denok ari gara lanean, ikasketetan, lagunekin edo familiarekin telekonferentzian.
telekonferentzia: Elkarrengandik urruti eta telekomunikazio-sistema baten bidez konektatuta dauden bi pertsona-talde edo gehiagoren arteko bilera. (Telefonia Hiztegia, Eusko Jaurlaritza)
Hala ere, oraindik ere jende asko ikusten eta entzuten dugu aurikularrik gabe dabilena. Buruz buruko elkarrizketetan gogaikarri xamarra izan daitekeen audio txarra, taldeko elkarrizketetan jasan ezina bihurtzen da. Hala ere, sortzen den zalapartan (hainbat pertsona batera hizketan edo inguruko beste zarata batzuek entzuten direla) ez da jakiten zerk eragiten duen halako egoera desatsegina.
Aurikularrak jartzen ez dituenak uste du ez dituela behar, berak ondo entzuten duela. Ba... ez.
Horrela da. Aurikularrak ez dira norberak hobeto entzuteko, besteok zarata gutxiago izateko baizik.
Izan ere, aurikularrik gabe zaudenean, zure bozgorailuetako soinua zure gelako hormetan erreboteak egin ondoren zure mikrofonotik sartzen da berriz, eta besteoi iristen zaie. Konferentzia horretan beste bat ere aurikularrik gabe baldin badago, errebote berdina berriz gertatzen da eta azkenean ez dago arazo hori konponduko duenik.
Bai, telekonferentzia sistema guztiek dituzte zarata gutxitzeko sistemak, eta nahikoa lan izaten dute bestela ere. Adibidez tipikoa da sistema hauek aldi bakoitzean pertsona bakar baten mikrofonoa aktibatzea (gu konturatu gabe horrela funtzionatzen dute), baina sistemak zarata hori "entzutean" zu hizketan hasi zarela iruditzen bazaio, mikrofonoa irekiko du eta besteongana iritsiko da zarata hori.
Gogoratu, aurrez-aurreko bezalako komunikaziorik ez dago eta komunikatzeko ordezko hauekin jardun beharko dugunez oraindik, saiatu detaile guzti hauek zaintzen eta fokoa egon dadila pertsonen arteko komunikazioan eta ez arazo teknikoetan. Zaindu ezazu harremana eta zaindu
Erantzun
Sartu