CodeSyntax enpresak Blogak.eus komunitatean (bloga edonork euskaraz erraz sortzeko plataforman), funtzionalitate berria garatu dugu: azken hilabeteotan berrikuntza handi bat erantsi diogu plataformari, Eusko Jaurlaritzaren IKT dirulaguntza bati esker: Ikasblogak. Irakasle eta ikasle rol desberdinak planifikatu ditugu, ikastetxearen eta Ikasgelaren araberako antolakuntza gehitu ere bai... Funtzio interesgarri berri mordoxka 15 urte betetzera doan Blogak.eus komunitaterako.
Blogak.eus sortu genuenetik nabaritu dugu asko izan direla gure komunitatean blog sortu duten ikasle eta irakasleak. Ikasgelan teknologia berriak lantzeko, edo komunikazioarekin lotutako ikasgaiak lantzeko erreminta praktikoa dira blogak. Gainera, gure plataforma honetatik kanpo ere, oso ohikoa da ikastetxeetan hainbat blog sortzea (ikasgela osoarena, edo ikasgai batena), non irakasleek gelan egindako zenbait ekintza plazaratzen dituzten, ikasleen laguntzarekin, gurasoek etxetik ikus ditzaten.
Ikastetxeetan dagoen premia horri erantzuteko sortu ditugu Ikasblogak, hain zuzen ere. Ikastetxeek eta irakasleek blogak sortzeko duten behar hori erraztu nahi du Ikasblogak erremintak, guztia ere plataforme teknologiko erabilterraz batean, eta euskara hutsean (normalean ikastetxeek erdarazko erremintak erabiltzera behartuta baitaude).
Ikasblogak plataforma berriak dituen zenbait ezaugarri:
Blogak.eus komunitateak 15 urte beteko ditu aurten (2005eko abenduan aurkeztu eta 2016an berritu zen). Helburua hasieran zuen berdina du oraindik ere: oso modu errazean, edonork bloga sortu ahal izatea, doan, samur eta euskaraz; euskal internautei baliabide erabilterraz bat eskaintzea, sarean euskarazko edukia sortu dezan, bakoitzak bere zaletasun eta premien arabera. Orain, hezkuntza mundura egokitutako tresna batekin gainera: Ikasblogak.
Erantzun
Sartu