ADIMEN proiektuarekin multimedia edukien artxibo digital aurreratura lantzen ari gara CodeSyntax-en, Tokikom toki komunikabidem sarearekin, Goiena komunikazio taldearekin, eta Vicomtech zentro teknologikoarekin batera. Helburu nagusia da multimedia edukien artxibo digital aurreratu eta berritzaile bat garatzea, artxibategi digiatala formatu ezberdinetan (testua, bideoa, audioa eta irudia), landu ahal izateko, berebiziko intereseko gauza hedabideentzat (adibidez), proiektuan bazkide diren Tokikom eta Goienarentzat.
ADIMEN software plataforma izango da, hodeian edo lokalean, bezeroaren zerbitzari propioetan, kokatu ahal izango dena. Hainbat hizkuntzatako komunikazioaren sektorera bideratuko da, hastapenean euskara eta gaztelania izango ditu hizkuntzak, frantsesa ondorengo faseetan sartuta. Informazioa ateratzea ez ezik, formatu guztietan (testua, bideoa, audioa) multimedia-edukia bistaratzea, editatzea, biltegiratzea eta berreskuratzea ere ahalbidetzeko funtzionalitateak izango diti. ADIMENen adimen artifizialeko (AI) modulu teknologikoak zuzenean erabiltzeko gaitasuna ere garatu nahi da: ahozkoaren transkripzioa, sintesia, laburpenak, itzulpena, etab.).
ADIMEN tokiko komunikabideen sareko informazio guztia zentralizatuko duen IKT tresna bihurtzea espero dugu. Tresna horretan, tokiko hedabide bakoitzetik pasatu diren eduki guztiak kontsultatu ahal izango dira, eduki horiek elkarrekin erlazionatzeko espazio berriak sortu, analisiak eta ezagutza berri bat sortu (datu-meatzaritza), eta modu kolaboratiboan erabili eta kontsumitu ahal izateko.
Proiektuak HAZITEK - Enpresa i+g bultzatzeko laguntza programa-ren finantziazioa izan du. Eusko jaurlaritzak eta europar batasunak 2021-2027 eskualde garapenerako europar funtsaren (EGEF) bitartez kofinantzatutako eragiketa izanik
Erantzun
Sartu