Twitterreko euskarazko jarduna bildu eta analisatzen duen tresnak, Umap-ek, datu berrien bisualizazioak estreinatu berri ditu. Twitterreko euskarazko jardun osoaren zatirik handiena harrapatzen du CodeSyntax-ek prestaturiko tesna honek, eta ikuspegi orokor bat emateko aukera ematen digute. Orain, erabiltzaile bakoitzari buruzko datu gehiagorekin.
Umapek jarraitzen duen txiolari bakoitzaren profilean, honako datuak biltzen ditugu:
Begiratu, esate baterako, euskal txiolarien rankinean goi-goiko postuetan dauden Lander Arbelaitzen edo Ana Galarragaren profilak.
Banakako profil horiez gain, datu bateratuak ere analisatzen ditu Umapek. Euskaraz dakiten txiolariak 60.000 inguru izan daitezke (euskara hutsezko Twitter kontu batzuek badute hainbeste jarraitzaile). Horietarik, inoiz euskaraz txiokatu izan dutenak, ordea, gutxiago dira: 20.000 inguru. Hilabete jakin batean, 20.000 horietarik, erdiak mutu daude eta beste erdiak aktibo, 10.000 lagun inguru, benetan txiokatzen duten pertsonak dira, Hamar mila horiek 500.000 txio egin ohi dituzte, eta erdiak, gutxi gorabehera, euskaraz izaten dira, 250.000.
Horra azken urteetako eboluzioa. 250.000 eta 300.000 txio artean euskaraz, hilero: euskaldunok idazten ditugunen erdia, nahiz eta askotan portzentaia gehiago egon den %60aren inguruan, hain zuzen ere azken hilabete honetan, koronabirusaren itxialdiarekin gertatu den bezala.
Erantzun
Sartu