Teknologia albisteak

Urtzi Odriozola

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasketaz informatikaria, afizioz surflari eta 3D marrazkilaria. Bihotzez Euskalzalea.

Erabiltzailearen jarduna

Webb teleskopioa bere kokapen definitibora iritsi da

2022-01-24 : 13:17

Gaur iristekoa da bere kokapen definitibora, Ilargia baino haratago dagoen Lagrange-2 puntura, James Webb espazioko teleskopio berria, abenduaren 25ean hasi zuen espazio bidaiaren desplazamendua amaituz. Lurretik aldentze fisikoa amaitu da, alegia, eta jarraian bere misioa hasiko da, baina hori ere denbora baterako doa: teleskopioaren zabalkunde mekanikoa eta bere ispilu eta tresnen disposizioa ondo joan da orain arte, baina orain doiketak hasiko dira, teleskopioa "enfokatzea", nolabait esateko.

James Webb espazioko teleskopio berriaren datozen egunetako erronkak

2021-12-28 : 09:28

Hilaren 25ean Euskal Herrian 13:20 (UTC 12:20) zirela jaurti zuten ESAren Guaiana frantseseko Arianespace ELA-3 jaurtiketa puntutik. Jaurtiketa eremu hau ekuatoretik gertu dago lurra 1670 km/h abiaduran mugitzen ari denez, lurrak bultzada lagungarri bat eman diezaion.

Galaxia bati argazkia atera nahi badiozue...

2021-08-11 : 08:34

Espazio sakoneko objektu bati "argazki bat" ateratzeko, modu ezberdinak daude. Egiazki ez da material berezirik ere behar eta ohiko reflex kamara batekin, tripode bat eta argazki serieak ateratzeko aginte batekin nahikoa da, baina oso mugatua eta konplikatua. Nire gomendioa, gutxirekin eta sinpletik hasi eta afizioa gustatu ahala aurrean identifikatu dituzun arazoak konpontzeko materiala erosi edo teknikak ikastea da. Jarraian, nire urtebeteko esperientziatik sortu zaizkidan arazo tipikoenak modu sinplean azaltzen saiatuko naiz.

Atzoko eguzki eklipsearen irudiak nola lortu genituen

2021-06-11 : 13:02

Atzo goizeko 11:00 aldera hasi eta 12:45 inguru arte, eguzki eklipsea ikusi eta grabatzeko parada izan genuen. Hala eta guztiz ere, ez zen edonoren esku egon gertaera honen lekuko izatea, begiak ez mintzeko iragazkiak erabiltzea behar beharrezkoa baitzen.

Ornitologia eta teknologia: Txori habia bat bulegoan

2018-02-26 : 15:50

Inguruan txorizale dexente ditut, urrutira joan gabe lantokian bat eta etxean bestea (aita). Duela gutxi, CodeSyntaxeko bulego ondoan jarri dugun txorientzako jantokiaren berri eman nion aitari. Nola bulegoko kristalean metakrilatozko jantegi bat itsatsita, tarteka marteka txoriak hurbiltzen zaizkigula bulegoko lehiora. Ba, komentario horren kontura, eta nonbait kaskabeltzek bikotea bilatzeko garaia denaren kontura (aitak esana), habia monitorizatu bat jartzeko ideia sortu zitzaidan. Niretzat, erronka digital modura. Eta nire aita bezalako txorizaleentzat, bada, zer ikusi gehiago izateko aukera modura.

Lurraren bataz-besteko tenperatura historian zehar

2016-09-19 : 08:29

Munduaren bataz besteko tenperatura igotzen ari da pixkanaka, hori ukaezina dela esan dezakegu dagoeneko. Zientzilariak behin eta berriz ari dira esaten 2ºC-tik gora igoz gero, ondorio larriak pairatu beharko ditugula baina badirudi oraingoz, ez dugula ezer serio hartzen.

3

Software librera pasatzearen ibilbidea

2016-05-20 : 14:46

Aspalditik erabiltzen dut software askea ahal dudan gailu eta ingurune guztietan eta ados nago Dabid Martinezek idatzitako honekin: "Momentu ezin hobea da software librera jauzia egiteko". Hala ere, dena ez da doako autobidea eta nire esperientzia kontatu nahiko nuke. Zergatik hautatu dudan Linux sistema eragilea eta zer konturengatik borrokatu behar izaten dudan oraindik ere behin eta berriz berdinagatik.

Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago