Teknologia albisteak

Udaltop topaketak

Erabiltzailearen aurpegia

Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

Erabiltzailearen artikuluak

Udaltopeko ponentzien bideoak webgunean ikusgai

2022-05-22 : 10:20

Hitzaldien txostenak eta hizlariek aurkezpenetarako erabili dituzten PPT dokumentuak ere eskura izango dituzue, zuen egunerokotasunean aplikagarriak izan daitekeenak.

Udaltopen 14. edizioa “Eskolak bakarrik ezin badu…” bidegurutzeari irtenbidea topatzen ahaleginduko da

2022-03-30 : 08:27

Udaltopek Lasarte-Oriako plaza berreskuratuko du hamalaugarren edizioan. Bi urteko etenaldiaren ondotik, Manuel Lekuona Kultur Etxeak bi eguneko jardunaldia hartuko du 2022ko maiatzaren 12an eta 13an. Eta antolatzaileek iragarri dutenez, online jarraitzeko aukera ere eskainiko dute. Izen-emate epea dagoeneko zabalik da eta maiatzaren 3ra arte izango da aukera formularioa betetzeko.

Udalek eremu sozioekonomikoan eragiteko gakoak emango ditu Udaltopek

2021-03-24 : 08:38

Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketa online egingo dugu, aurreko edizioan bezala. Maiatzaren 5ean eta 6an izango da, eta aurreko edizioari jarraipena emanez, eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak emango dira, hain zuzen, udaletatik zer eta nola egin daitekeen aztertuko da. Jardunaldia jarraitzeko, beharrezkoa izango da zabalik dagoen izen-emate formularioa betetzea. 

Udaltopeko formatu berriak interesa piztu du eta izen-emateak 400 laguneko langa gainditu du

2020-05-11 : 11:58

  • Izena emateko epea luzatu da; gaur eta bihar ere aukera izango da formularioa betetzeko

  • Egitarauan ordutegi moldaketa batzuk izan dira, eta hasiera ordu erdi aurreratu da, 10:00etatik 9:30era

Udaltopek inoizko parte-hartzerik handiena izango du hamabigarren edizioan. COVID-19aren pandemiak eragindako osasun larrialdiak jardunaldia moldatu beharra ekarri duen arren, izen-emate zenbakiei erreparatuz gero aurtengo formatu eta egitarauak interesa piztu duela dirudi.

Udaltopek eremu sozioekonomikoari leiho bat zabalduko dio maiatzaren 14an online

2020-04-24 : 13:34

Eremu sozioekonomikoan jarrita zuen fokua aurten Udaltopek, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak. Hain zuzen, alor horretan euskararen erabilera pizteko gakoak ematea zen hamabigarren edizioko xede nagusia. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak, ordea, aurtengo jardunaldia moldatu beharra ekarri du; Udaltop egin egingo da, baina online, eta bi eguneko egitaraua goiz bakarrera mugatuz. Maiatzaren 14an izango da, www.udaltop.eus webgunean. Jardunaldia jarraitzeko beharrezkoa izango da aurrez izen-emate formularioa betetzea.

Udaltopek elkarlana izango du aztergai hamaikagarren edizioan

2019-04-05 : 11:46

Topaketa Lasarte-Orian egingo da, maiatzaren 16an eta 17an, eta izen-ematea zabalik dago maiatzaren 3ra arte.

Udaltopeko ponentzien bideoak ikusgai

2018-05-29 : 10:59

Duela astebete Udaltop jardunaldien hamargarren edizioan barneratuta ginen bete betean, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Udaltopen hamargarren edizioak 270 partaide bilduko ditu ostegun-ostiral honetan

2018-05-16 : 12:25

Ostegun eta ostirala bitartean bederatzi hitzaldik, proposamen berri baten aurkezpenak, ekarpenak eta sorpresak osatuko dute egitarau oparoa. Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketei, ostegunean, emango zaie hasiera Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Hamar urte beteko dituzten honetan Euskaraldia izango dute oinarri jardunaldiek, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.

Udaltopek Euskaraldia izango du oinarri hamargarren edizioan

2018-04-13 : 18:35

Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak. Horixe da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak hamargarren ediziorako aukeratu duen izenburua. Eta izenburuak berak iradokitzen duen moduan, Euskaraldia izango da oinarri nagusia. Horrela iragarri dute gaur goizean komunikabideen aurrean Lasarte-Oriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak egitaraua aurkeztearekin bat.

Udaltop jardunaldietako hitzaldien bideoak online

2017-05-19 : 10:10

Joan zen astean egin zen Lasarte-Orian Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IX. Topaketa. Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izan ditugu hizpide, Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean. Jardunaldietako bideo guztiak online jarri ditugu. 

Dena prest Udaltop jardunaldiei hasiera emateko

2017-05-10 : 19:24

Aurtengo Udaltop ekitaldian, hizlarien eta parte-hartzaileen artean Euskal Herriko txoko guztietako 275 partaidetik gora bilduko dira, inoizko parte hartze handiena: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiako, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako euskara teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbat esparruetako langileak. Marka guztiak hautsiz dator aurtengoa, eta egitarau bete-betearekin. Bost hitzaldi, bi mahai-inguru eta proposamen berri bat aurkeztuko dira. 

Jaurlaritzak eta Topaguneak prestatutako ponentzia entzuteko eta ekarpenetan parte hartzeko aukera ireki da

2017-05-03 : 11:10

250 pertsonak eman dute izena matrikulatzeko epearen barruan. Ondorioz, inoizko parte-hartze kopuru handiena izango da aurtengo Udaltopen, Goiegi jatetxeko mahai guztiak betetzerainokoa. Ostiral goizeko saioetara joateko aukera berria epearen barruan matrikulatu ezin izan dutenentzat.

HPSk eta Topaguneak aurkeztuko duten proposamena jarraitzeko aukera zabalik

2017-05-03 : 09:43

Udaltopen matrikulatu beharriz ez dago, baina derrigorrezkoa da aurrez izena ematea

Astebete falta da Udaltop jardunaldietako izen-ematea ixteko

2017-04-25 : 14:31

Datorren astean itxiko da Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen IX. Topaketan izena emateko epea.  Aurten hizkuntza-ohiturak aldatzeko esperientziak eta ikerketak izango ditugu hizpide Udaltop jardunaldietan. Lasarte-Orian izango dira maiatzaren 11n eta 12an. Beraz, oporren bueltako betebeharren artean, ez ahaztu www.udaltop.eus webgunera sartzea eta izen-emate atalean formularioa betetzea. Prezioa 65 € da –osteguneko bazkaria barne–.

Udaltopek hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientziak jasoko ditu bederatzigarren edizioan

2017-04-03 : 08:28

Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? Hizkuntza ohituren gaia aukeratu du Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak bederatzigarren ediziorako. Topaketa Lasarte-Orian egingo da, maiatzaren 11n eta 12an. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta proposamen berri baten aurkezpena izango dira. Izen-ematea gaur irekiko da eta apirilaren 28ra arte egongo da zabalik.

UdalTop jardunaldiko ponentziak eta bideoak webgunean

2016-05-13 : 12:20

Kirola D ereduan noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? izenburupean egin ziren aurtengo Udaltop jardunaldiak, Udaletako euskara zerbitzuen topaketak, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean apirilaren 21ean eta 22an.

Udaltop, ostiralean amaitzen da izena emateko epea

2016-04-12 : 09:06

Izen-ematea www.udaltop.eus webgunean egin behar da apirilaren 15a baino lehen

Udaltopek gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko hausnarketa bideratuko du

2016-03-16 : 08:26

Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? Horixe Udaltop Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak zortzigarren ediziorako aukeratu duen gaia. Hain zuzen, 8-16 urte artekoen kirola izango da hizpide: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirola eskolak, praktika onak edota etorkizunerako erronkak. Hitzordua Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango da, apirilaren 21ean eta 22an.

Udaltop VII apirilean: gazteak, kirola eta euskara hizpide

2016-02-26 : 08:43

«Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko?», hori da Udaltopen zazpigarren ediziorako aukeratu dugun gaia. Hitzordua ere zehaztu dugu: 2016ko apirilaren 21a eta 22a Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean. Gure artean egon nahi baduzu, ez ahaztu 2016ko martxoaren 14an hasita eta apirilaren 15era arte izango duzula izena emateko aukera.

Udaltopen, hizkuntza legea hizpide

2015-04-10 : 09:23

Hiru aste eskas falta dira Udaltop Euskara Zerbitzuen Topaketaren seigarren ediziorako. Aurtengoan, hizkuntza legea izango dute hizpide apirilaren 29an eta 30ean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Aurrekoak ››