Teknologia albisteak

Ekitaldiak programatzeko UEMAren hizkuntza irizpideak eta gida

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:52

Udalerri euskaldunetan kultur ekitaldiak eta gainerakoak programatzeko hizkuntza irizpideak gida batean bildu ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA). Dokumentu batean, irizpideak, eta beste batean euskaraz programatzeko gida osagarria.

Gidalerro hauek prestatzeko, hausnarketa hau egin du UEMAk: Kultur programazioa egitea ez dela soilik ekitaldiak antolatzea, ardura instituzionala betetzea baizik. Eta eantzukizunez programatzeak zera dakarela nabarmentzen dute:

  • Euskal sormenaren ziklo osoa zaintzea: Sorkuntza lagundu eta bultzatu.
  • Sortzaileen baldintzak duintzea: Euskal sortzaileen profesionalizazioa bermatuko duten bidezko kontratazioak eta ikusgarritasuna ziurtatzea, bai eta euskal sortzaileak zaintzea ere.
  • Transmisioa bermatzea: Herritarrek, euskaldun izan ala ez, euskaraz sortzen denaren berri izateko bideak jartzea, ezagutzatik etorriko baitira emanaldiak eta publiko berriak.

Era berean, hizkuntza irizpideak enfoke desberdinarekin egitea proposatzen dute, segun eta antolakuntza nola den:

  • Udalak zuzenean kontratatu edo programatutako ekitaldiak eta jarduerak.
  • Udalak diruz lagundutako ekitaldiak eta jarduerak.
  • Espazio publikoan egitea baimentzen diren ekitaldiak.

Hona dokumentuak:

Erantzun

Sartu