Teknologia albisteak

Udaltopen 14. edizioa “Eskolak bakarrik ezin badu…” bidegurutzeari irtenbidea topatzen ahaleginduko da

Erabiltzailearen aurpegia
2022-03-28 : 11:57

Udaltopek Lasarte-Oriako plaza berreskuratuko du hamalaugarren edizioan. Bi urteko etenaldiaren ondotik, Manuel Lekuona Kultur Etxeak bi eguneko jardunaldia hartuko du 2022ko maiatzaren 12an eta 13an. Eta antolatzaileek iragarri dutenez, online jarraitzeko aukera ere eskainiko dute. Izen-emate epea dagoeneko zabalik da eta maiatzaren 3ra arte izango da aukera formularioa betetzeko.

Eskolak bakarrik ezin badu… Zer eta nola egin behar dugu udalerrian hobeto 16 urte bitartekoentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko? izenburupean, adin-tarte horretako neska-mutilentzat hizkuntza politika egokia antolatzeko jarraibideak ematea izango da Udaltopen hamalaugarren edizioko xede nagusia.

Egitarauaklau ardatz nagusi izango ditu (ikuspegi orokorra, eskola, eskolaz kanpoko jarduerak eta talde-lana) eta topaketak bi nobedade aipagarri: batetik, ohiko erakunde antolatzaileei beste bat batu zaiela, Eusko Jaurlaritza Hezkuntza saila. Hain zuzen, bere baitan dagoen Berritzeguneetako hizkuntza normalizaziorako aholkularitza zerbitzua. Eta bestetik, Lasarte-Oriako Kultur Etxean egingo den aurrez aurreko jardunaldia online bidezko emanaldiarekin osatuko dela.

Erantzun

Sartu