Teknologia albisteak

UdalTop jardunaldiko ponentziak eta bideoak webgunean

Erabiltzailearen aurpegia
2016-05-13 : 11:53

Kirola D ereduan noizko? Nork eta zer egin genezake gazteen euskarazko kirol jarduna ziurtatzeko? izenburupean egin ziren aurtengo Udaltop jardunaldiak, Udaletako euskara zerbitzuen topaketak, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean apirilaren 21ean eta 22an.

Bi egunez 8-16 urte artekoen kirola izan zen hizpide, gazteen kirolean euskarak duen egoera aztertuz: antolamendua, araubidea, eskola kirola, kirol eskolak, praktika onak edota etorkizunerako erronkak. Oinarri teoriko eta Euskal Herriko lurralde ezberdinetako errealitateak ezagutzeko parada izan zen.

Jardunaldietara bertaratzeko aukera izan zenutenok, bi egun horietan entzundakoa paperean eta bideo formatuan jasotzeko aukera duzue Udaltopeko web gunean. Bertan, ponentziakbideoak eta argazkiak eskuratu eta ikus ditzakezue.

Hemen behean Pello Jauregik, EHUko Hezkuntza Zientzian Doktorea den irakasleak, egin zuen bideoa aurki dezakezue. Ikus-entzunezkoa Jarreratik jokaerara edo jokaeratik jarrera? izenburupean proiektatu zen.

Erantzun

Sartu