Teknologia albisteak

Udaltop topaketak

Erabiltzailearen aurpegia

Udaletako euskara-zerbitzuen topaketak

Erabiltzailearen artikuluak

Hasi da Udaltop, udaletako euskara zerbitzuen topaketa

2013-04-25 : 12:05

170 lagunetik gora ari dira parte hartzen Udaltopen bosgarren edizioan. Aurtengo edizioari Eduardo Apodakaren hitzaldiarekin eman zaio hasiera. Psikologia Sozialaren ikuspegitik, euskaraz jarduteko aktibazioari egin diezazkiokegun hainbat ekarpenen inguruan ari da hizketan. Ekarpen horien gogoeta ondokoa da: komunikazioan inplikaturik gauden oro gabiltza “zentzugintzan”, finean, komunikazioa ikertzen dugu, baina komunikatu ere egiten dugu. Hori dela eta, zentzuz jokatzea derrigorrezkoa da.

Zabalik Udaltop udaletako euskara-zerbitzuen topaketen 5. edizioan parte hartzeko izen-ematea

2013-04-08 : 13:51

Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta Nola egin euskaraz ikus gaitzaten? dira aurtengo edizioak gaitzat hartu dituen galderak. Topaketa 2013ko apirilaren 25ean eta 26an (ostegun-ostiralak) egingo da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta bertan, nagusiki, Euskal Herriko udaletako euskara teknikariak bilduko dira, nahiz eta edonork eman dezakeen izena. 

‹‹ Hurrengoak