Topaketa Lasarte-Orian egingo da, maiatzaren 16an eta 17an, eta izen-ematea zabalik dago maiatzaren 3ra arte.
Udaltop elkarlanari begira jarriko da hamaikagarren edizioan, horrela iragarri dute Donostian egitaraua aurkezteko emandako prentsaurrekoan. Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera… Ados? izenburupean, elkarlan ereduak eta Gobernantza eredu berriak aztertuko dira maiatzaren 16an eta 17an Lasarte-Oriako Kultur Etxean egingo den topaketan. Euskaraldiak ere, aurreko bi edizioetan bezala, izango du bere protagonismoa.
Udaltop bera ere elkarlanaren fruitua da. Eta aurten, sendotuta dator gainera Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako Udalak osatzen zuten Antolamendu Batzordera Euskal Hirigune Elkargoa, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundia batu direlako.
Erantzun
Sartu