Teknologia albisteak

Udaltopeko ponentzien bideoak webgunean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia
2026-06-02 : 12:19

Udaltopen hemezortzigarren edizioa amaituta, webgunean ikusgai daude Justizia linguistikoa: diskurtsoak, praktikak eta oinarriak berdintasuna helburu izenburupean Euskal Hirigune Elkargoak; Eusko Jaurlaritzak; Nafarroako Gobernuak; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lasarte-Oriako Udalak antolatutako jardunaldian izan diren ponentzien bideoak.

Bideo guztiak ikusgai dituzue Multimedia atalean. Era berean,Dokumentuak atalean hizlarien ponentziak (txostenak) dituzue. Aipatu euskarrietan, Lasarte-Oriako Manuel Lekuonak Kultur Etxean maiatzaren 21ean eta 22an eskainitako topaketa jasotzen da.

Bideoetan bat aipagarria, Vicenta Tasa Fuster Valentziako Unibertsitateko Càtedra de Drets LiIngüístics-eko zuzendariak emandako hitzaldia.

Udaltop jarraitzeko aukera izan zenutenentzat, bi egunetan esandako guztiak gogorarazteko baliagarria izango zaizue. Besteok, material interesgarria izango duzue esku artean, zuen egunerokotasunean aplikagarria izan daitekeena.

Erantzun

Sartu