Teknologia albisteak

UEU

Erabiltzailearen aurpegia

Udako Euskal Unibertsitatea

Erabiltzailearen jarduna

Itzulpengintza eta teknologia graduondokoa: eguneraketa eta espezializazioa

2014-09-11 : 15:15

Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoak euskal itzulpengintzako eragileek antzemandako bi gabezia nagusiri erantzuten dio: batetik, lanean ari diren itzultzaile profesionalen eguneratzea eta etengabeko prestakuntza bermatzea, eta, bestetik, euskara lan hizkuntza duten itzulpengintza ikasleei espezializazio aukera eskaintzea. Graduondoko hau 2012-2013 ikasturtean antolatu zen lehen aldiz, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Aurten 3. edizioa egingo da. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.

Hondakinen kudeaketan arituko diren adituak formatzen

2014-09-06 : 10:05

Azkeneko datu ofizialek diotenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 1.345.000 tona hiri-hondakin sortu dugu, eta Nafarroan 409.000 tona. Helburu zorrotzak jarri ditu Europak: 2030erako hiri hondakinen %70 birziklatu beharko da, eta horrek kudeaketan ezezik jendartearen inplikazioa eta jarreren aldaketa dakartza, ez da soilik arazo tekniko bat.

Hondakinen kudeaketa egokia aurrera eramateko adituak formatu behar ditugula jabetuta, Hondakinen kudeaketa eta tratamendua graduondokoa antolatu zen 2012-2013 ikasturtean lehen aldiz, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Aurten 3. edizioa egingo da. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.


UEUren Udako Ikastaroetako ikasleak #saretu ditugu arrain eta guzti. Ikusi argazki guztiak http://ow...

2014-07-11 : 09:23

UEUren Udako Ikastaroetako ikasleak #saretu ditugu arrain eta guzti. Ikusi argazki guztiak http://ow.ly/yEm9w #UI42

UEUren Udako Ikastaroetan gertatzen ari dena jarraitu dezakezu ueu365 blogean: http://www.unibertsit...

2014-07-02 : 09:36

UEUren Udako Ikastaroetan gertatzen ari dena jarraitu dezakezu ueu365 blogean: http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/

Bertan ikastaroetan parte hartzen ari diren irakasle eta antolatzaileen elkarrizketak, argazkiak eta beste hainbat kontu topatuko dituzu #UI42 #saretu

Hainbat hitzaldi antolatu ditu UEUk Baiona, Bilbo eta Iruñean #saretu

2014-06-10 : 16:32

Udako Ikastaroak girotze aldera, hitzaldi-sorta antolatu du UEUk ekainean Baiona, Bilbo eta Iruñean. Hitzaldi guztiak irekiak eta doanekoak dira.. #UI42 #saretuz

Zergatik eman izena UEUk sustatutako graduondokoetan?

2014-06-05 : 08:41

UEUk 2014/2015 ikasturterako UPV/EHUrekin elkarlanean sustatu dituen hiru graduondoko aurkeztu ditu, horietatik bat, Agroekologiarena, berria. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea, euskal gizartearen formazio eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.

Lurraldea&Hizkuntzaren arteko erlazioa lantzeko MOOC ikastaroa martxan

2014-06-05 : 09:16

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEUk eta ASMOZ Fundazioak Hizkuntza eta Lurraldea: oinarriak, erronkak eta praktikak” On line Ikastaro Ireki Masiboa (MOOC) martxan jarri dute gaur. Bertan, hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertzen jarraitu nahi dute. Dagoeneko 100 partehartzailek eman dute izena. Matrikula doan da eta ekainaren 23ra arte eman daiteke izena: mooc.asmoz.org

Baionako Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk

2014-05-30 : 15:23

Itzulpengintza, dantza, Europako Auzitegia, ahotsa, arkitektura eta hezkuntza alorreko ikastaroak prestatu ditu UEUk Baionan datorren uztailean, pertsonak eta jakintzak saretzeko asmoarekin. 
www.ueu.org

#saretu lehiaketa. Udako Ikastaro bat txio baten truke

2014-05-26 : 19:20

UEUk #SARETU lehiaketa jarri du martxan Twitterren. Lehiaketa honen bidez aurtengo 42. Udako Ikastaroen leloa den #saretu hitzarekin jolastu nahi dugu. Twitterreko mezuak kateatuta, sare bat osatzea dugu helburu. Lehiaketa ostiralean amaituko da.

Gazteentzat auzolandegiak udan: Gerra Zibila eta Erdi Aroa

2014-05-23 : 11:37

Hainbat eragileek 18-30 urte bitarteko gazteentzat bi auzolandegi antolatu dituzte. Gerra Zibilaren ingurukoa bat Aduna-Asteasu-Zizurkilen (Gipuzkoa) eta Erdi Aroari buruzkoa bestea, Galipentzun (Nafarroa). Gazteen formakuntza eta elkar ezagutza sustatzeaz gain, Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea dute helburu auzolan hauek.

UEUk aurtengo Udako Ikastaroak aurkeztu ditu, #saretu lelopean

2014-05-14 : 20:48

Aurten 42 ikastaro antolatu ditu UEUk, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Azken bi urteetan baino egoera hobean, udako ikastaroak jakintza eta pertsonak saretzeko gogoz datoz. Ikastaroei buruzko informazio guztia www.ueu.org helbidean dago.

Osasun-zientzietako ikerlari euskaldunen bilgune

2014-05-08 : 14:38

Maiatzaren 30ean egingo da Eibarren Osasun-zientzietako ikertzaileen II. Topaketa, UEUko Osasuna Sailak antolatuta. Bilkura honen helburua arloko ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztu, ikerlari horien arteko harremanak sendotu eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea da, bai eta ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleraztea ere. Bertan izena emateko epea maiatzaren 28an amaitzen da, www.ueu.org atarian.

Moodle 2.3ren erabilera aurreratuari eta PLEa sortzeari buruzko ikastaroak online

2014-03-02 : 13:52

Sareko erreminten erabilera geroz eta zabalduago dago norberaren egunerokoan. Tresnak nola erabili, baina, ez dago hain hedatuta. Hori aitzaki hartuta, Moodle 2.3 plataformaren erabilera aurreratuari eta norberaren PLEa sortzeari (Personal Learngin Enviroment) buruzko ikastaroak prestatu ditu UEUk udaberrirako antolatutako ikastaroen baitan.

Lurraldeak eta hirigintzak hiztunengan duten eraginaz arituko dira datorren astean

2014-01-08 : 14:04

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAkKontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza” jardunaldia antolatu dute hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremana aztertzeko helburuarekin. Euskal Herriko kasu batzuk ezagutzeaz gain, Aland Uharteak, Flandria eta Galeseko ordezkariak ere entzuteko aukera izango dugu bertan. Topaketak urtarrilaren 16 eta 17an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.org

#txiotesia lehiaketako irabazleak Estitxu Garai eta Itxaro Perez dira

2013-11-26 : 11:12

Bi emakumezko izan dira #txiotesia lehiaketaren 1. edizioko irabazleak: "Txiolari ulergarriena" Estitxu Garai Artetxe gordexolatarra (@egarai) eta "Txiolari originalena" Itxaro Perez Urzelai beasaindarra (@ItxaroPU). Lehena doktoregaia eta bigarrena doktorea.

2

86 ikerlari euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia lehiaketan

2013-11-20 : 16:17

Atzoko eromen pozgarriaren biharamunarekin esnatu gara :). Hemen dituzue atzokoak emandako datuetako batzuk. 86 ikerlari euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia lehiaketan. Gure aurreikuspen guztiak gainditu dira eta benetan gozamena izan zen 86 ikerlari euskaldunen lanen berri izatea, beraien lana hedatzea eta hau guztia euskaraz. Euskara ikertzeko, dibulgatzeko, komunikatzeako... zientzia egiteko hizkuntza badela bagenekien baina atzokoa erakustaldi ederra izan zen.


UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "#txiotesia: laburtu ezazu zure tesia 6 m...

2013-11-19 : 18:18

UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "#txiotesia: laburtu ezazu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egiten gabiltza egun osoan zehar. Gure helburua, ikerlari euskaldunak ezagutzera ematea da. Dagoeneko 54 ikerlarik parte hartu dute.

Lehiaketako lehen datu batzuk baditugu: http://ow.ly/qYqvl

"Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa bihar #txiotesia

2013-11-18 : 10:43

UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egingo da bihar. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Era honetako lehen ekimena da.

Naturaren inguruan lanean dabiltzan aditu eta naturazaleen elkargunea

2013-10-10 : 10:37

UEUren Natur Zientziak Sailak eta EuskalNatura taldeak antolatuta, datorren azaroaren 9 eta 10ean Natur Zientzien I. Topaketa egingo da Donostiako Eureka! Zientzia museoan. Bilkura honen helburua naturaren inguruan lanean dabiltzan aditu eta naturazaleen elkargune bat sortzea da. Gai eta partaideen artean diziplinartekotasuna eta dibertsitatea bilatu dute. Euskal Herri mailako alor honetako aditu esanguratsuak bilduko ditu topaketa honek.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››