Jardunaldiaren hiru helburuak hauek dira:
Geografia eta hizkuntzaren arteko harreman estuaz hausnartzea.
Lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak euskararen hiztun-komunitatearengan duen eragin zuzenaz ohartaraztea.
Eragin hori kontuan har dadin hartu beharreko neurriez hausnartzea, bai kalteak murrizteko bai onurak indartzeko.
Antolatzaileek zera azpimarratu dute: "Hizkuntzaren eta egoera sozio-kulturalaren arteko harremana duela zenbait urte azaleratzen hasi zen soziolinguistikaren jaiotzarekin. Hizkuntzalaritzaren ikuspegi sozialago horri geografiaren garrantzia ere gehitu zion geolinguistikaren jakintza-alor berri samarrak. Hala ere, gutxi hitz egiten da oraindik ere lurralde-antolakuntzak eta hirigintzak hiztun-komunitatearengan duten eraginaz. “Lurraldea eta hizkuntza. Hizkuntza eta lurraldea (I. jardunaldiak)” jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanaz hausnartuko da. Lurralde-antolakuntzaren eta hirigintzaren ohiko egitarauan hizkuntzaren gaineko ikuspegiak ere bere lekua eduki beharko lukeelakoan antolatzen da jardunaldia. Kultura-ondarea ez baitute eraikinek eta naturak soilik osatzen. Bost ataletan banatu dugu jardunaldia: lehenengoan, lurralde-antolaketari buruzko oinarrizko printzipioak aztertuko ditugu; bigarrenean, Euskal Herriko arnasgune batzuen kasua ezagutuko dugu (Senpere, Zerain, Busturia eta Zubieta); hirugarrenean, Europako hiru esperientziaren berri izango dugu (Aland Uharteak, Flandria eta Gales); laugarrenean, lurralde-antolaketa eta gizarte erantzunkizunaren arteko harremanari buruz hausnartuko dugu, eta azkenik, bosgarrenean, jardunaldi honek emandako ondorioak eta etorkizunerako erronkak definitzen saiatuko gara.
Erantzun
Sartu