Teknologia albisteak

UEU

Erabiltzailearen aurpegia

Udako Euskal Unibertsitatea

Erabiltzailearen jarduna

"Krisia eta kudeaketa publikoa Euskal Herrian" ikastaroa, ezagutza kritiko sakona egiteko

2013-10-08 : 13:13

Krisi ekonomiko-finantzarioak gogor kolpatu du Euskal Herria. Gure egoera sozioekonomikoa hobetze aldera, eragile publikoen parte-hartzea ezinbestekoa da: politika publiko egokiak martxan jarri behar ditugu, oinarri teoriko sendoekin. Horretarako, krisiaren inguruko ezagutza kritiko sakona izatea beharrezkoa da. Alor horretan, gizarteratze lan garrantzitsua egin beharra dago.

UEUk unibertsitate-mailako liburuen eskaintza berezia egingo du ostirala bitartean

2013-09-19 : 10:15

UEUk bere liburuen eskaintza berezia egingo du ikasturte hasiera honetan. Hori dela eta, ostirala bitartean (barne), ueu.org web gunean egindako liburu-erosketek argitalpen bat izango dute opari.

Gipuzkoarrentzat dirulaguntza garrantzitsuak UEUren hainbat ikastarotan

2013-09-16 : 17:23

Adi gipuzkoarrak! Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren graduondoko eta on line formazioaren lerroak babesten ditu eta horri esker, hainbat ikastaroetan dirulaguntza interesgarriak izango dituzte gipuzkoarrek. Matrikularen %35a lortu dezakezu bide honetatik.

"Itzulpengintza eta Teknologia" graduondokoan izena emateko azken egunak

2013-09-10 : 15:28

Teknologia berriek bultzatuta, azken hamarkadan Euskal Herrian enpresa eta erakunde asko sortu dira hizkuntzen industrien alorrean dauden erronka berriei erantzuteko. Horren ondorioz, garapen teknologikoek hizkuntzen industrien lan merkatua handiagotu eta produktu berriak sortu dituzte. Hori dela eta, UEUk sustatzen duen Itzulpengintza eta Teknologia graduondoko honek itzulpengintzaren arloko teknologia berrietan prestakuntza eta espezializazioa bultzatu nahi ditu, lan merkatuaren erronka berriei erantzuteko gai izango diren itzultzaile profesionalak prestatzeko eta, aldi berean, gizartearen garapen teknologikoari laguntzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie graduondokoan izena ematen duten gipuzkoarrei.

Eibarko Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk

2013-06-12 : 20:46

Azkenean, eguzkiarekin aurkeztu ditu gaur UEUk Eibarko Udako Ikastaroak. UEUren 40+1 Udako Ikastaroak Eibarren uztailaren 1etik 5era eta 15etik 19ra bitartean egingo dira UEUren Ikastetxe Nagusian (Markeskoa). Hona ikastaroen zerrenda:

UEUk goi-mailako adituak formatzeko apustuari heldu dio

2013-06-06 : 10:04

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2013/2014 ikasturterako EHU/UPVrekin elkarlanean sustatu dituen lau graduondokoak aurkeztu ditu. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea da, euskal gizartearen formazio- eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.

Baionako Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk

2013-05-29 : 15:40

Neguko eguraldiarekin aurkeztu ditu gaur UEUk Baionako Udako Ikastaroak. UEUren 40+1 Udako Ikastaroak Baionan uztailaren 10etik 12ra bitartean egongo dira IUT unibertsitatean. Hona ikastaroen zerrenda:

UEUren udako ikastaroetan izena eman dezakezu dagoeneko

2013-05-18 : 13:46

Iazko egoera ekonomiko zail berdinean, 41 ikastaro antolatu ditu UEUk, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Udakoenak bat egiten du dagoeneko martxan duen “Ni ere, UEU” kanpainarekin, zeinak UEU ezagutara eman eta proiektuarekiko atxikimenduak jaso nahi dituen. Ikastaroei buruzko informazio guztia www.ueu.org helbidean dago.

IEB2013, izena emateko epea irekita

2013-04-18 : 16:16

Maiatzaren 8an Informatikari Euskaldunen IX. Bilkura egingo da Donostiako Teknologia Elkartegian, "Telefonoak eta Informatika" izenburupean. UEUren Informatika Sailak antolatzen duen bilkura doakoa da, baina derrigorrezkoa da izena ematea. Hori egiteko epea maiatzaren 6ra arte egongo da zabalik.

"Ni ere, UEU" kanpaina abian jarri du UEUk

2013-03-06 : 16:06

Udako Euskal Unibertsitateak “Ni ere, UEU” kanpaina abian jarriko du BIHAR, erakundeak bizi duen garai gogor honetan, UEU ezagutara eman eta proiektuarekiko atxikimenduak jasotzeko helburuarekin. Uda bitartean egingo den kanpaina honetan, paper garrantzitsua jokatuko dute sare sozialek eta hainbat aurpegi ezagun ikusi ahal izango ditugu bertan: Pedro Miguel Etxenike, Juan Mari Arzak, Ilaski Serrano, Kirmen Uribe eta Gorka Otxoa, besteak beste.

HTML5, Moodle eta beste hainbat ikastaro UEUren udaberriko eskaintzan

2013-03-03 : 12:43

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 10 ikastaro prestatu ditu Eibarren, udaberriko eskaintzaren baitan. Besteak beste, "HTML5: estandarra egungo webera egokitzen" eta "Moodle 2.3ren erabilera aurreratua" ikastaroak antolatu ditu. Dagoeneko izena ematea zabalik dago www.ueu.org helbidean.

Informatikari Euskaldunen Bilkura: komunikazioak bidaltzeko epea zabalik

2013-01-16 : 12:54

Maiatzaren 9an Donostian egingo den Informatikari Euskaldunen Bilkuraren gai nagusia "Telefonoak eta informatika" izango da. Bertan, aurreko saioetan egin bezala, euskaraz garatutako edozein eratako software-produktuak aurkezteko tartea egongo da. Aipatutako gaietan izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota euskarazko softwarea ekoizten baduzu, otsailaren 11 baino lehen bidali iezaiguzu.

Liburu bat erosi eta beste bat opari

2012-10-01 : 12:15

UEUk eskaintza berezia abian jarri du ikasturte hasiera honetarako. Liburu bat erosten duenari beste bat oparituko dio aste honetan.

Ikastaro-sorta antolatu du UEUk udazkenerako

2012-09-13 : 11:54

UEUk ikastaro eskaintza oparoa du udazken honetan, Eibar eta Iruñean. Horietatik batzuk teknologiekin lotutakoak.

‹‹ Hurrengoak