Teknologia albisteak

Osasun-zientzietako ikerlari euskaldunen bilgune

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-08 : 14:30
Maiatzaren 30ean egingo da Eibarren Osasun-zientzietako ikertzaileen II. Topaketa, UEUko Osasuna Sailak antolatuta. Bilkura honen helburua arloko ikertzaile euskaldunen lerro zientifikoak aurkeztu, ikerlari horien arteko harremanak sendotu eta euskarazko ikerketa eta produkzioa bultzatzea da, bai eta ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleraztea ere. Bertan izena emateko epea maiatzaren 28an amaitzen da, www.ueu.org atarian.
UEUren lan-ildo nagusienetako bat da euskal komunitate-zientifikoa biltzea. Horretaz gain, azken urte hauetan ikerlari gazteen lana ikusarazteko hainbat jarduera ere egiten ari da UEU, Unibertsitatea.net atariko elkarrizketak edota #txiotesia lehiaketa, adibidez.

Osasasun-zientzietako ikertzaileen II. Topaketa lan-ildo honetan kokatzen da. Bertan, ikerlari euskaldunak egiten ari diren lan zientifikoen aurkezpen gune bat antolatu nahi izan dute, zientzialariei aurkezpen laburrak egiteko aukera emanez. Oraindik zabalik dago lanak aurkezteko epea. osasuna@ueu.org helbidera bidali behar dira.

Hitzaldi gonbidatua Jon Zaratek, UPV/EHUko irakasleak eta EKAIA aldizkariko zuzendariak emango du.

Topaketa hau osasun-zientzien arloko ikertzaile orori dago zuzenduta: laborategiko barne-ikasle, doktoregai edo teknikariei eta baita ikertzaile profesionalei eta unibertsitateko irakasleei ere.

  • Ohiko matrikula: 30 euro.
  • Ikasle, langabe eta erretiratuentzat: 10 euro.
  • UEUko bazkideak: 20 euro.

Izena emateko epea maiatzaren 28an amaitzen da.

Informazioa eta matrikula: www.ueu.org




Erantzun

Sartu