Teknologia albisteak

UEUk aurtengo Udako Ikastaroak aurkeztu ditu, #saretu lelopean

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-14 : 18:11
Aurten 42 ikastaro antolatu ditu UEUk, pasa den urteko arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Azken bi urteetan baino egoera hobean, udako ikastaroak jakintza eta pertsonak saretzeko gogoz datoz. Ikastaroei buruzko informazio guztia www.ueu.org helbidean dago.
UEUk betetzen duen funtzio garrantzitsuenetako bat azpimarratu dute Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak eta Irati Iciar-ek, Udako Ikastaroen arduradunak: "unibertsitate- sistemaren barruan sare euskalduna biltzen dugu. Hau da, jakintza eta aditu euskaldunen topagune eta akuilu gara. Udako Ikastaroak horren adibide argiak dira, eta sare hori osatzera gonbidatzen zaituztegu”.

Guztira 42 ikastaro antolatu ditu UEUk aurten; horietatik 26 Eibarren (UEUren Ikastetxe Nagusian), 8 Baionan (AEKn) eta 8 Iruñean (Jaso Ikastolan). 

Hiru formatu desberdineko ikastaroak daude:
  • Ikastaro espezializatuak: ikastaro hauek egiteko aurretik jakintza maila bat beharrezkoa da.
  • Dibulgazioko ikastaroak: Interes orokorreko ikastaroak dira eta jakintza maila zehatzik ez da behar.
  • Garapen pertsonaleko ikastaroak: ikastaro hauek pertsona moduan garatzeko balio dute; galerak modu baikorrean bizitzen ikasteko adibidez.

Laguntza garrantzitsuak daude aurten udako ikastaro hauetan parte hartzeko: 
  • Ikasle, langabetu eta jubilatuen matrikuletan BEHERAPENAK eskaintzen ditu UEUk
  • Bizkaitarrak: unibertsitateko ikasle eta ikasle-ohi langabetuak matrikula, egoitza eta joan etorria doan. 
  • Donostiarrak: ikasle, langabetu eta erretiratu donostiarrek diru-laguntzak dituzte. 
  • Euskal Herriko hainbat UDALEK DIRU LAGUNTZAK emango dituzte beraien herritarrentzat. Zerrenda guztia UEUren web gunean ikusgai dago.

Ikastaro guztien zerrenda, argibideak eta matrikula: www.ueu.org
#saretu
 

Erantzun

Sartu