Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoak euskal itzulpengintzako eragileek antzemandako bi gabezia nagusiri erantzuten dio: batetik, lanean ari diren itzultzaile profesionalen eguneratzea eta etengabeko prestakuntza bermatzea, eta, bestetik, euskara lan hizkuntza duten itzulpengintza ikasleei espezializazio aukera eskaintzea. Graduondoko hau 2012-2013 ikasturtean antolatu zen lehen aldiz, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Aurten 3. edizioa egingo da. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.
Informazio eta komunikazioaren teknologien garapenak aukera, erronka eta behar berriak planteatu ditu itzulpen jardunean, eta lanean ari diren itzultzaileak horietara egokitzeko prestakuntza beharraz oharturik zeuden bai EIZIE bai Langune elkarteak. Aldi berean, itzulpena euskaraz landu nahi duten ikasleei gradu ikasketak baino ez zitzaizkien eskaintzen (EHUn) graduondoko hau abiatu arte, eta espezializazioren bat jorratzekotan, erdaraz egin behar zuten Euskal Herritik kanpo.
Hala, behar horiei erantzuteko asmoz eta Langune, EIZIE, EHU eta UEUren lankidetzaren ondorioz, Itzulpengintza eta Teknologia graduondokoa sortu zen 2012-13 ikasturtean. Itzulpen jardun profesionalari begirako ikasketa praktikoak dira, neurri handi batean birtualak, hori baita gaur egungo gizarteak eskatzen dituen profesionalen profilari hoberen egokitzen zaion formula.
Erantzun
Sartu