Teknologia albisteak

UEU

Erabiltzailearen aurpegia

Udako Euskal Unibertsitatea

Erabiltzailearen jarduna

UEUk prest ditu aurtengo Udako Ikastaroak, JARDUN lelopean

2015-05-27 : 09:04

Aurten 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu ditu UEUk, jakintza eta aditu euskaldunen topagune eta akuilu izateko helburuarekin. 

#Ikergazte kongresua martxan da

2015-05-14 : 12:39

UEUk antolatuta, lehen Ikergazte kongresua egiten ari da Durangoko Landako gunean ostirala bitartean. Euskarazko produkzioa handitzea, ikerlariei ikusgarritasuna ematea eta ikerlari euskaldunen arteko sarea osatzea dira helburuak.

170 ikertzailek parte hartuko dute IKERGAZTE kongresuan

2015-04-24 : 13:52

UEUkIkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua egingo du maiatzean. Proiektu honen helburua ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Dagoeneko 170 ikertzailek biltzeko asmoa dute Durangon, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Izena emateko epea zabalik dago apirilaren 30a arte. Agerraldian kongresuko egitaraua aurkeztu dute, eta egitasmoak Euskal Herriko beste unibertsitateen babesa jaso du.

Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte

IKERGAZTE kongresua: matrikula "merkearen" epea zabalik

2015-03-17 : 11:09

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua egingo du maiatzaren 13, 14 eta 15ean Durangon. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dute. Bertan izena emateko lehen epea zabaldu dute, matrikula merkeago lortzekoa, hain zuzen ere. Matrikula egiteko: www.ueu.eus

Euskara babestu eta indartzeko arkitektura juridiko berri bat beharrezkoa da

2015-02-06 : 15:40

150 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu duten “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” II. jardunaldietan. Bertan, azterketa sozioekonomiko eta soziolinguistikotik eratorritako datuak erakutsi, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) tresna aurkeztu, bere aplikazioa Tolosaldean ezagutu eta Katalunia eta Balear Uhartetako egoerak aztertu dituzte, besteak beste. Hizkuntzaren biziraupenerako euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea helburu duten ekimenei aterki juridikoa ematea beharrezkoa dela ondorioztatu dute.

Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute #LUHI2 jardunaldietan

2015-01-15 : 14:10

Gipuzkoako Foru AldundiakUEMAkKontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldiak aurkeztu dituzte. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duten eragina ikusi zen, eta bertako ondorioetatik abiatuta, pauso bat aurrera eman eta euskararen arnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimeneiaterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte aurten. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus

UEUk IkerGazte kongresua antolatuko du

2014-12-11 : 12:11

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dute Durangon, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago. Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte.

Itziar Gonzalez-Dios eta Eneko Bidegain dira #Txiotesia2 lehiaketako irabazleak

2014-11-26 : 13:02

UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak bigarren urtez antolatu duten “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketako irabazleak nortzuk diren jakin dugu gaur. Lehen saria Itziar Gonzalez-Dios-entzat izan da, egiten ari den euskarazko testuen sinplifikazio automatikoari buruzko tesia laburtzeagatik, eta bigarren saria Eneko Bidegain kazetari eta irakaslearentzat izan da “Lehen Mundu Gerra Eskualduna astekarian” tesia koplatan azaltzeagatik.

Ba al dago euskal umorerik? hitzaldia gaur DOKAn (Donostia)

2014-11-20 : 13:55

"Dakiguna erakutsiko dizugu" gazte ikertzaileei ikusgarritasuna emateko programaren baitan, UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak  '‘Ba al dago euskal umorerik?‘ hitzaldia antolatu dute gaur 19:00etan, Donostiako DOKAn. Uxoa Anduaga soziologoa izango da hizlaria.





46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo #txiotesia2 lehiaketan

2014-11-19 : 14:14

Emozioz bizi genuen atzoko #txiotesia2 eguna. Lehiaketan parte hartzeko izena eman behar ez izateak egunak zer emango duen ez jakitea dakar.Ez gara iazko 86etara iritsi, baina ikertzaile euskaldun berriak ezagutu ditugu, 46 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.

Bihar #Txiotesia2 lehiaketa egingo da

2014-11-17 : 17:48

UEUk kudeatzen duen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketa egingo da bihar bigarren urtez. Egitasmo honen helburua ikerlari euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea da eta baita lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea ere. Iaz 86 ikertzailek parte hartu zuten.

Azaroaren 13an 19:00tan DOKAn hitzaldia: ‘(Trans)feminismoa, abjekzioa, ezberdintasuna eta borroka i...

2014-11-11 : 09:00

Azaroaren 13an 19:00tan DOKAn hitzaldia: ‘(Trans)feminismoa, abjekzioa, ezberdintasuna eta borroka ideologikoa‘. Ainhoa Güemes eta Idurre Eskisabel izango dira hizlariak.

Hitzaldia UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak hitzaldia antolatu dute, "Dakiguna erakutsiko dizugu" ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotzeko programaren baitan.

‘Dakiguna erakutsiko dizugu’ hitzaldi-sorta Donostian

2014-11-06 : 08:25

Azaroan UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak elkarlanean hiru hitzaldi antolatu ditugu Donostian. (Trans)feminismoa, euskal umorea eta bertso-sorkuntza automatikoari buruzko solasaldiak izango dira.

Komunitate zientifiko euskaldunaren aterpea

2014-10-23 : 20:14

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2014/2015 ikasturte irekiera ekitaldia egin du Bilbon. Bertan, INGUMA datu-base berritua aurkeztu eta komunitate zientifiko euskaldun indartsu bat izateko elkarlanerako deia egin du. Karmele Artetxe Historian doktoreak euskararen azpiegitura zientifikoa finkatzeko Euskal Unibertsitatea beharrezkoa dela azaldu du bere sarrera hitzaldian.

INGUMA datu-basea berritua aurkeztuko du UEUk ikasturte hasiera ekitaldian

2014-10-21 : 13:44

Ostegunean, hilaren 23an,UEUk 2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldia egingo du Bilbon. Bertan, UEUk INGUMA, euskal komunitate zientifiko berritua aurkeztuko du. Ekitaldira etorri nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

Liburu elektronikoak sortzeko ikastaroa

2014-10-20 : 08:29

Azken urteetan gero eta errazagoa da liburuak idaztea, argitaratzea eta gero Internet bidez saltzea. Prozesu hori, ordea, ez da hain erraza, ondo prestatu eta zabaltzeaz gain, dirua irabazi nahi bada… UEUk eta Elhuyarrek elkarlanean “Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak” on line ikastaroa antolatu dute, eta bertan parte hartzen dutenek prozesu osoa egiten ikasiko dute: eskuizkribua, on-lineko autore bihurtu, on-line saldu, eta publizitatea egin.

Irakasle eta familiaren arteko harremanak nola hobetu?

2014-10-17 : 09:49

Azken urte hauetan gero eta gehiago dira familiak eta eskolak eskutik helduta joan behar dutela diotenak. Zeregin horretan ezinbestekoa da komunikazio-bide eraginkorrak lortzea, bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta behar horiei elkarrekin erantzun ahal izateko. UEUk antolatu duen "Familia-harremanak eraikitzen" ikastaroan familia eta eskolaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egin eta irakasleei komunikazio hau hobetzeko tresnak eta baliabideak eskaintzea da.

UEUk 12 ikastaro prest ditu udazken honetarako (on line, Eibar eta Iruñea)

2014-09-24 : 18:46

Euskal Herriko oroimen historikoa; liburu elektroniko sorkuntza eta salmenta; ahots-teknika eta Euskal Herriko ekonomia eta gizartea azterketzeko lanabesak dira UEUk on line, Eibar eta Iruñean udazken honetan eskaintzen dituen ikastaroetako batzuk. On line irakaskuntzaren aldeko apustua berretsiz, pertsonetan oinarritutako ikaskuntza-eskaintza dela azpimarratu dute bertako arduradunek. (Mari Karmen Menika, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunaren adierazpenak.)

Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondokoa

2014-09-16 : 12:06

Azken urteetan elikaduraren inguruko ardura, kezka eta hausnarketa ari dira da ematen gure gizartean. Gero eta garrantzi gehiago ari da hartzen, egunerokoan, elikagaien “kalitateak”. Baina ikuspegi honen baitan kalitatea ez da bakarrik “eko” edota "label" etiketekin lotzen. Horretaz gain, gertuko ekoizpena ere bultzatu nahi da, merkaturatze-bide zuzenak sustatu, ekoizle-kontsumitzaile hartu-emanak ulertzeko beste modu bat landu,… Azken finean, Agroekologian kalitatea ez dagokio bakarrik elikagaiari berari, elikagaia gure eskura heldu arteko prozesu osoari baino.

Esparru honetan adituak formatu behar ditugula jabetuta, Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen antolatu dugu lehen aldiz ikasturte honetan, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.

 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››