Itzulpengintza, dantza, Europako Auzitegia, ahotsa, arkitektura eta hezkuntza alorreko ikastaroak prestatu ditu UEUk Baionan datorren uztailean, pertsonak eta jakintzak saretzeko asmoarekin.
www.ueu.org
- Dantza: gorputza, mugimendua, irudimena eta kontzientzia.
- Itzulpenari laguntzeko teknologiak.
- Eskola libre eta demokratikoak: gizarte-aldaketarako tresna eta gako.
- Isiltasuna gelan: irakaslearen autoritatea lantzen.
- Ahotsaren indarra: landu zure identitatea eta lidergo-gaitasunak.
- Kultura-aniztasuna(k) eta Feminismoa(k): dibertsitatea eta diferentziaren diskurtsoak aztergai.
- Giza Eskubideen Europako Auzitegia, erronka berriei aurre egiten.
- Hiri inklusiboa: arazoak identifikatu eta irtenbideak proposatzen.
Ekainean zehar hitzaldi zikloa antolatu du UEUk. Baionari dagokionez, ekainaren 19an arratsaldeko 19:00etan Ismael Manterola irakasle eta ueukideak Lehenengo Mundu Gerran Londresen euskaraz argitaratutako paskinaren inguruko hitzaldia emango du Euskal Museoan.
Udako Ikastaroen zerrenda osoa ikusi eta matrikula www.ueu.org helbidean egin dezakezue.