Teknologia albisteak

Tratu Onaren alde

Erabiltzailearen aurpegia
jotairri
2010-07-21 : 14:07

Tratu txar asko eta dira halakotzat harzen, edo normaltzat hartzen dira, edo ontzat jotzen dira. Baina tratu txar oro kaltegarria da, nozitzen duenarentzat eta, sinesgaitza badirudi ere, emailearentzat ere. Hau guzti hau egia biribila izanda, erabaki dugu Santurtzin TRATU ONAK sustatzea. Hau da, tratu txarrak salatzeaz harago, jendearen arteko tratu onak sustatu nahi ditugu. Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko tratu onak nahi ditugu; gizonezkoen artean; emakumezkoen artean; eta areago, nork bere burua ondo tratazea ere bultzatu nahi dugu. Tratu txarra salatzea baino askoz ere sakonagoa, positiboagoa, integratzaileagoa, motibagarriagoa eta eragingarriagoa delakoan daude.

Sarritan entzuten da geure gizartean bortxakeria eta tratu txarren aurkako aldarria. Geu ere, GIZON EKIMENA taldekook, askotan atera gara salatzera indarkeria matxista, batez ere emakumezkoen aurkakoa. Hedabideek, erakundeek, elkarteek, norbanakoek,... maiz altxatzen dugu ahotsa tratu txarren kontra.

Tratu txarrak nonahi agertzen dira gizartean eta pertsona arteko harremanetan: bikotean (hetero nahiz homosexualetan), sendian, lantokian, lagunartean, erakundeetan, elkarteetan, ikastetxean, kalean, ezezagunen artean, espetxean...

Tratu txarrak bortizkeriarekin lotu ohi dira, baina badira bestelako tratu txarrak bortizkeria fisikorik gabeak. Hauek askoz ere gehiago eta orokorragoak izaten dira. Eta bortizkeria fisikoa baino “bigunagoak” edo “txikiagoak” badirudite ere, oso larriak izaten dira, jendearen bizimodua baldintza dezakete, eta gizarte giroa nabarmenki gaiztotu.

Tratu txar horietarik gehienak matxismoari lotuta daude, baina ez denak. Gizonezkoak izaten dira tratu txar emaileak gehienetan, baina emakumezkoek ere egiten dituzte maiz. Emakumezkoak izaten dira biktima askotan, baina gizonezkoek ere pairatzen dituzte (emakumezkoen edo, gehienetan, beste gizonezko batzuen eskutik). Emakumezkoen artean ere gertatzen dira. Tratu txarraren ezaugarri batzuk dira: kontrola, menderakuntza, gutxiespena, gaitzespena, gizagabetzea.

Tratu txar asko eta dira halakotzat harzen, edo normaltzat hartzen dira, edo ontzat jotzen dira. Baina tratu txar oro kaltegarria da, nozitzen duenarentzat eta, sinesgaitza badirudi ere, emailearentzat ere.

Gizon Ekimenaren blogean duzue beren proposamena irakurgai.

Erantzun

Sartu