Teknologia albisteak

Multiataza iPadean

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Sierra eta Maite Goñi
2010-07-27 : 12:07

Ezaguna den bezala iPadaren gabezietako bat ataza ezberdinak aldi berean ezin burutzea da. Edo zen! Izan ere, Josu Sierrak mezu bat utzi zidan esanez, posible zela iPada multifuntzio bihurtzea urrats erraz batzuk jarraituta. Bere blogean eta nirean hainbat mezu gurutzatu ondoren, hitz egindakoa txukuntzea ondo legokeela iruditu zaigu. Beraz, hementxe doa bion artean atondutakoa.

Ezertan hasi aurretik, dena den, komeni da jakitea iPadari jailbreak prozesua egin behar zaiola. Hau da, sistema eragilea desblokeatu egin behar da, erro-direktoriora heltzeko. Behin prozesu hau burututa, erabiltzaileok aplikazioak, App Storetik jaisteaz aparte, Cydia bezalako instalatzaile ez-ofizialetatik lortu ahal izango ditugu. Dena den, esanda geratzen da sistema operatiboan muturra sartzen ari garela; beraz, norberak izango du erantzukizuna gerta daitekeenaren aurrean. Arazoa sistema eragilea eguneratzean etor daiteke, baina guk egin dugu eta oso ondo. Jarraitu beharreko urratsak:

  1. iPadari 'jailbreak' egin:
    • PCan jaitsi, gorde eta exekutatu Spirit.exe artxiboa ondorengo helbidetik ( http://cache.saurik.com/spirit/Spirit.exe )
  2. iPada konektatzean, Cydia izeneko programa instalatuko da bertan.
  3. Cydia ireki eta Cydia Store: Products botoia sakatu. Bertan aplikazio ezberdinak ikusiko dituzu. Jaitsi eta instalatu Backgrounder (antzeko bi daude, baina gure kasuan 'enable and manage backgrounding' dioena hautatu behar dugu) eta Circuitous (Proswitcher HD ere ba omen dator funtzio bera egiteko).
  4. Backgrounder abian ipini. Zabaldu nahi duzun aplikazioa hatz puntaz ukituz, sakatu Home botoia eta utzi sakatuta mezu bat agertu arte. Aplikazioak exekutzatzen jarrituko du zuk berriro Home botoia sakatu eta berrriro beste mezu bat agertu arte. Bigarren planoan exekutatzen ari diren aplikazioek seinale bat dute (borobiltxo bat). Irekita dituzun aplikazio guztiak ikusteko eta beraiek pantailaratzeko, Circuitous erabili jarraian diogun bezala.
  5. Esandakoa ondo egin baduzu, zure iPada multiataza bihurtu duzu. Aktibatzeko eta konfiguratzeko, jarraitu hurrengoa urratsak:
    • 'Ajustes' > 'Circuitous'
    • Hor aukera mordo bat duzu. Garrantzitsuena da multiataza aktibatzearena. iPada abian jartzen duzunean, nola nahi duzu aktibatu multiatazaren pantaila? Klik bikoitza eginez, goitik behera arrastaka eramanez... Non nahi duzu azaltzea pantaila hori? Eskuinean, goiko aldean, beheko aldean...
    • Ez diegu aukera guztiei erreparatuko, saltseatu eta joan probatzen. Gehiago jakin nahi baduzu, ikusi ondorengo bideoa:
Informazio gehigarria:

Erantzun

Sartu