Armiarmaren azpian
2010-07-22 09:07
Guggenheimeko armiarmaren azpian, 360ºko argazki bat. Ekin saguarekin irudiaren gainean, eta scroll gurpilarekin ere bai.
Lehengoan Bilbon negoela kamara hartu eta ibiltzera joan nintzen goizeko orduetan.Guggenheimeren aurrean ikusi nuen nire argazkia. Azken bolada honetan 360ºko argazkiak egiten aritu naiz eta armiarma ikusi bezain pronto konturatu nintzen bere azpian egin nezakeela zerbait. Argazkiak egin eta gero ordenadorearekin burrukatzen aritu nintzen akats guztiak zuzentzen (zer edo zer zuzentzeko gelditu bada ere) gustora gelditu arte.
Pantaila osoan ikusteko egin klik hemen.
Erantzunak kargatzen...