Teknologia albisteak

Espioitza politiko eta mediatikoan, deskuido sinpleak izaten dira gakoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-07-20 : 10:07

Sprilur erakundean izandako espioitza kasuaren inguruan, badirudi hacker eta maila handiko kontu informatikoez dihardugula, baina horiek kontu pelikuleroak dira. Maila baxuko segurtasun deskuido eta akatsak izaten dira informazioa esku okerretara iristeko modua, gehienetan:

  • pasahitzen kudeaketa okerra
  • e-posta bidalketetan nork nori zer bidaltzean deskuidoak
  • gero eta gehiago, Facebook-eko profilean zirrikitu irekiak, zure datu eta argazkiak alde guztietara zabaltzeko aukerak irekiz.

Pelikuletako kontuak azaltzen dizkigute: hacker bat kontratatu zuela, enpresako sarean sartu zirela, espioitza aparatuen bila ibili dela Ertzantza Bilboko eraikinean...

Horrelako espioitzak askoz sinpleagoak izaten dira. Adibidez, pasahitzak ez dituzte aldatzen langile bat enpresatik doanean eta informazioa ikusi ahal izaten du. Edo norbaitek eposta batean CC batean jarri eta jakin gabe jarraitzen du joandako pertsonari informazioa bidaltzen.

Izatez, deskuido tontoekin nola espiatu daitekeen kasu honek berak erakutsi digu. Honela atera zizkioten adierazpen batzuk Antton Zubiaurre akusatuari Diario Vasco egunkaritik: zerbait galdetzeko deitu, hark erantzun nahi ez, baina ondoren telefonoa itzali gabe utzi zuenez, grabatzen jarraitu eta esandakoak paperera atera zituzten ondoren.

Beste adibide batzuk, albiste bilakatu direnak berriki, zeinak Cybereuskadiren arabera Facebook-en duten jatorria:

Sprilurreko kasuan erakunde horren zuzendari izandako Antton Zubiaurre atxilotu zuten ekainean, eta auzipetua dago harrezkero. SPRI jabetza publikoko enpresa da, eta sustapen ekonomikoa du zeregina EAEn. Haren baitan, Sprilur da industrialdeak eta halako orubeak kudeatzen dituen adarra. Antton Zubiaurre Mendaroko alkate ere izan zen, EAJren izenean. Iban Zubiaurre futbolariaren aita ere bada: jokalariak Reala utzi eta Athletic-era joan zeneko prozesu korapilatsua ere aitaren ardura izan zela argitaratu izan da.

Erantzun

Sartu