Alemaniako Love Parade ez da gehiago egingo, atzo 19 gazte hil ondoren
2010-07-25 15:07
Aurten estreinekoz Duisburg hirian zen egitekoa, eta 1.4 milioi lagun zeuden bertan. 1989ko saio txiki baten ondoren, Berlinen 1990eko hamarkadan garatu zen Love Parade delakoa.
Urte batzuetan beste hiri batzuetara mugitu izan da, eta nazioartean ere antolatu izan dira beste batzuk. Antolakuntza arazoengatik suspenditu izan dira baten batzuk aurreko urteetan, baina gaur, antolatzaileek esan dute ez dela gehiago egingo. Aurten oraindik beste bat egitekoa zen San Franciscon.
Informazio gehiago:
Erantzunak kargatzen...