Hego Euskal Herriko 6 Udal handienen gardentasun rankinga
2010-07-22 12:07
Espainiar Estatuko 110 hiri handienak aztertu ditu Transparency International España (TI) ustelkeriaren kontrako elkarteak. Zerrenda horretan daude Hego Euskal Herriko 6 hiri, argitaratu duten Udal gardenenen zerrendan ordena honetan: Bilbo, Getxo, Gasteiz, Barakaldo, Iruñea eta Donostia.

Argazkiak.org | Hegoaldeko Udalen gardentasuna © cc-by-sa: herri.admin
Sarrerako taulan ikusten da zenbat puntu lortu dituen zerrenda horretan dagoen Hego Euskal Herriko Udal bakoitzak. Beste modu batean, 6 Udal horien rankinga, eta bakoitza Estatu mailan zein postutan dagoen TIren arabera:
- Bilbo, 100 pt. 1. postua espainiar Estatuan.
- Getxo, 92,5 pt. 14. postua espainiar Estatuan.
- Gasteiz, 87,5 pt. 24. postua espainiar Estatuan.
- Barakaldo, 85 pt. 31. postua espainiar Estatuan.
- Iruña, 66,3 pt. 63. postua espainiar Estatuan.
- Donostia, 48,8 pt. 92. postua espainiar Estatuan.
Erantzunak kargatzen...