IVAPeko Itzulpen Zerbitzu Ofizialeko itzulpen-memoriak askatu dituzte
2010-07-26 16:07
Memoriak eskaintzen dira zenbait formatutan. 700 Mb baino gehiago okupatzen dute TMX formatu estandarrean, baina Trados softwarearekin lan egiteko formatu gehigarri batean ere eskaintzen dira.
TMX formatua hartzen dute, besteak beste, honako sistema hauek: Wordfast, Trados, Transit edota Dèja-vu. Open Data webgunean ez da aipatzen baina uste dugu Omega-T itzulpen sistemarako ere balioko duela.
Itzulpen-memoriak oso tresna baliagarria dira itzultzaileentzat. Ez dute itzulpen automatikoa ahalbidetzen baina bai itzultzailearen lana asko erraztu, memoriak gogoan gordetzen baditu pasarte errepikatuak edo oso antzekoak direnak (itzulpen administratiboetan askotan gertatzen direnak).
Erantzunak kargatzen...