Eneko Astigarraga, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresako kudeatzailea, Euskal Software Libreko Enpresen ESLE elkarteko ere presidente izan da oraintsu arte. ESLE partaide da INDEUS Industriaren Euskal Plataforman, eta plataforma horretako arduradun SPRIk elkarrizketatu du Astigarraga. Hala dio gure kudeatzaileak: "Uste dut euskarak balioa eman diezaiekeela gure enpresei bai kohesio aldetik, bai nortasun berri bat ematearen aldetik, badaude hor faktore batzuk, ez bakarrik gure barnean... baizik eta kanpoan irudia eta badaude enpresa euskaldun batzuk hori bultzatzen eta hori erabiltzen ari direnak".
Erantzun
Sartu