Teknologia albisteak

Joxe Aranzabal

Erabiltzailearen aurpegia

I live in Elorrio, Basque Country. I work in Mondragon University, at the Humanities & Education Faculty (HUHEZI). Faroa is the name of my blog

Erabiltzailearen jarduna

Women should

2013-10-21 : 09:16

Neskak

2013-10-20 : 21:18

Women should 1

2013-10-20 : 21:17

3

Googlek publizitatean erabiliko gaitu

2013-10-14 : 12:39

Joan den ostiralean, Googlek iragarri zuen “Shared Endorsements” programa, eta horren bidez, Kaliforniako enpresak gure izena, irudia eta komentarioak erabil litzake bere iragarkietan, oinarri hartuta Google + sareko ‘+1’ botoietan egindako kliketan, bertan utzi ditugun iradokizunetan, edo mapetan bilatu ditugun lekuetan. Era horretara, guri baimenik eskatu barik, Googlek iragarkiak erakutsiko ditu, eta bertan geu agertuko gara, geure onespena ematen produktu horiei. Zenbaiten iritziz, hori eginda Googlek marra gorri bat zeharkatu du.

12

Fagor, Espainiara begira

2013-09-27 : 11:16

Fagor Etxetresna Elektrikoen azken bideoak harritu egin nau, bertan Fagorren espainoltasuna aldarrikatzen baita ezin garbiago: “somos la única marca de electrodomésticos con capital 100% español”. Argi dago mezu horrekin Fagorrek Espainiako erosleak irabazi nahi dituela, baina kooperatibak ez du kontuan hartu merkatu globaletan inork gutxik erosten duela irizpide nazionalen arabera. Gainera, ikur eztabaidagarria aukeratu du, Ñ nabarmen bat, mezua indartzeko. Dena aintzat hartuta, uste dut Fagorrek huts egin duela bideoarekin.

2

Mayday: Amazonen laguntza tekniko berria

2013-09-26 : 10:31

Mayday zerbitzuaren bitartez, Amazonek pauso bat harago eraman nahi du laguntza teknikoa Kindle Fire HDX tableta aurkeztu berrietan. Botoi bat sakatuta beheranzko menu batean, erabiltzaileak bideo txat saio bat piztuko du Amazoneko laguntzaile batekin, eta honek aukera izango du erabiltzailearen tableta kontrolatzeko. Zerbitzu berria ez da agertuko Kindle Fire HD tableta apalagoetan.

Espainiako Auzitegi Nazionala frankismoko lau polizia atxilotzearen aurka agertu da, Argentinako epa...

2013-09-25 : 13:46

Espainiako Auzitegi Nazionala frankismoko lau polizia atxilotzearen aurka agertu da, Argentinako epaile batek eskatutakoari uko eginda. Nafarroan bezala —“El Escarmiento” liburuak garbi erakusten du—, Espainian ere agintariak gogor saiatzen dira frankismo garaiko desmasiak eta krimenak ezkutatzen, eta, kasu honetan legez, ustezko kriminalak babesten. http://blogak.goiena.net/faroa/2013/09/25/el-escarmiento/

Hamahiru urte joan dira Cluetrain Manifestua agertu zela, Internet garaiko idazlan fundazionaletako ...

2013-09-24 : 12:24

Hamahiru urte joan dira Cluetrain Manifestua agertu zela, Internet garaiko idazlan fundazionaletako bat. Lehen puntuan, manifestuak zioen “merkatuak elkarrizketak direla”. Horrek esan nahi du gaur egun ere edozein erakunderentzat hitz egitea dela funtsezkoena, ez marketin egitea. http://www.codesyntax.com/eu/bloga/cluetrain-manifestua

1

Euskal tropela, dopina eta isiltasuna

2013-09-09 : 11:44

Nazioarteko tropelean txirrindulari askok aitortu dute dopatu zirela. Euskal Herrian, berriz, inork ez, nahiz eta hemen ere dopin kasuak izan diren. Zer dela-eta kontraste hori? Kultura kontua ote? Hori ere izan liteke, baina, nagusiki, uste dut gure arteko isiltasunak zerikusi handiagoa duela beste bi faktorerekin: gure artean txirrindularitza herri proiektu batekin identifikatu izana eta, bereziki, Espainiaren jokabidea.

3

Euskal tropela eta dopina

2013-08-28 : 12:14

Jakina da nazioarteko tropelak arazo asko eta handiak izan dituela dopinarekin. Baina Euskal Herrikoak? Zenbateraino izan dute gure txirrindulariek dopinaren eragina? Informazio hori ez dugunez inon aurkitu modu bateratuan, Internet arakatu dugu. Hemen daude emaitzak, urteen arabera sailkatuta.

HUHEZIk eta Hekimen taldeak hitzarmena sinatu dute

2013-06-27 : 17:49

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Hekimen taldeak --berau euskarazko herri ekimeneko hedabideek osatua-- elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Bi aldeak lankidetzan arituko dira ikerketa lanetan, euskarazko komunikabideen esparrua eta informazioaren kontsumo ohiturak aztertzetik abiatuta hedabide horien antolaketa egokienaren bila.

Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren 2. edizioa

2013-05-20 : 10:55

Mondragon Unibertsitateak “Komunikazioa erakundeetan” aditu tituluaren 2. edizioa prestatu du, zuzendua lanean diharduen jendeari eta lizentziadunei. 2013ko urritik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Aretxabaletako campusean. Aditu titulua euskaraz emango da, MUren titulu propio gisa eta 9 hilabete iraungo du. Dagoeneko, zabalik dago aurrematrikulatzeko epea. Matrikulatzeko azken eguna, bestalde, irailaren 13a izango da.

 

1

Pornoa desmitifikatzen

2013-04-03 : 11:15

Zer gertatzen da etxean gurasoek ez dutenean sexuaz hitz egin nahi eta eskolak beldur direnean sexuaz berba egiteko ikasleekin? Gertatzen da askorentzat pornoa bihurtzen dela sexurako ikasbide ia bakarra. Baina pornoak oso patroi jakinak eta aldebakarrekoak erakusten ditu, begi-bistakoa baita pornoaren industria gizonek eta gizonentzat sortua dela. Hori dela-eta, Cindy Gallop marketin exekutiboak webgune bat sortu du, Make love, not porn, bertan desmitifikatzeko pornoak eskaintzen dituen estereotipoak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››