Teknologia albisteak

Gidaririk gabeko autobus zerbitzua hasi dute Las Vegasen (nahiz eta istripua izan duen lehenengo egunean)

Sustatu
2017-11-09 : 11:28

Beharbada ez du izango oihartzun handirik, baina atzokoa egun historikoa da: gidaririk gabeko lehenengo autobus zerbitzua jarri zuten martxan. Munduan lehenengo aldiz, Las Vegasen, 8 bidaiarirentzako minibus batekin. Orain arte antzeko hainbat proba ikusi izan ditugu (eta eman dugu horien berri Sustatun), baina atzokoa ez zen proba bat, benetako zerbitzua baizik. Benetako trafikoa, benetako bidaiariak,... autobus-zerbitzu normala, baina gidaririk gabe. Egun historikoa, beraz,... zalapartarekin hasi zena. Izan ere, lehenengo egunean bertan istripu txiki bat izan baitzuen autobusak.

Publizitatea

11

Hedabide berri bat jaio da, Beitu!

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-08 : 11:21

Nola iritsi mugikorrera itsatsita dauden nerabeengana? GAZTEZULOk proposamen berria aurkeztu du: Beitu! BEITU! hilero jaso ahal izateko, izena eman behar da. Hau doakoa da, eta bi modutara egin daiteke: Instagram kontuko portadan azaltzen den estekan klik eginez edo zuzenean www.gaztezulo.eus/beitu orrialdean sartuz. Behin harpidetza eginda, erabiltzailea BEITU! komunitatearen kide izango da eta hilero WhatsAppean jasoko du. Gustuko dituzten edukiak klik bakarrean eta lagunekin partekatzeko prest!

"Bullyingaren mugak gainditzen" jardunaldia azaroaren 24an

2017-11-08 : 13:52

UEUk eta Azpeitiko Udalak "Bullyingaren mugak gainditzen" jardunaldia antolatu dute. Topaketa hau azaroaren 24an egingo da Azpeitian, eta bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu nahi dira komunitate moduan gai honetan nola eragin daitekeen hausnartzeko. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus.

2018rako joera digitalak

2017-11-08 : 10:27

Urte amaierara iristen ari gara eta sare sozialek datorren urtean izango dituzten aldaketa eta berrikuntzetaz jarduteko moduan gaude jada. Gure bizitzan oso errotuta dauden baliabideak izanik, etengabeko eguneraketa behar izaten dute. Hori dela eta, hainbat apustu egingo dituzte 2018. urtean zehar.

AZPidazki, kanpotik eta barrutik berrituta

2017-11-08 : 08:48

EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko tresna bat da AZPidazki, Euskararen arloko Errektoreordetzak sustatua. 2004an sortu genuenetik, AZPidazki behin baino gehiagotan berritu dugu itxuraren eta edukien aldetik, baina urteak ez dira alferrik pasatzen, zaharkituta geratu zitzaigun eta aspaldian konturatuta geunden aldaketa sakonagoa behar zuela. Horregatik, azken hilabeteotan lanean aritu gara AZPidazkiren azala eta mamia berritzeko.

Historia, mapa eta bideo bidez azaldua

Sustatu
2017-11-07 : 12:32

Mapak eta historia maite dituen gazte ingelesa da Ollie Bye. Bere zaletasunak oinarri hartuta, mapa historikoetan oinarritzen diren animazioak eta bideoak sortzen hasi zen duela 2 urte. Bere Youtube kanala oso ezagun egin da mapazaleen artean, eta bere bideo bakoitzak ehundaka milaka bisitari lortzen ditu. Ehunka eta milaka urteko historia minutu gutxitan laburbiltzeak dituen zailtasunak (eta xehetasun falta) kontuan izanik ere, bideo ikusgarriak sortzen ditu Ollie Byek.

Badakizu nola blokeatu interesatzen ez zaizkizun deiak?

2017-11-06 : 16:11

Askotan jasotzen ditugu publizitate eta spam deiak. Normala da hauekin gogaituta egotea, baina badago hauek galarazteko modu bat. Nola egiten da?

Kontuz ligatzeko aplikazioekin!

2017-11-06 : 10:42

Uste baino informazio gehiago sareratzen dugu. Gure datu pertsonalak ematen dizkiegu aplikazio ugariri eta horren adibide dira ligatzekoak. Gure burua deskribatzen ari garenez, datu asko ematen ditugu, horrek izan ditzaken ondorioak kontuan izan gabe.

Zeren arabera sailkatzen dira Instagrameko argitalpenak?

2017-11-03 : 09:00

Sare sozialek izugarrizko indarra hartu duten garaian, milaka argitalpen aurki ditzakegu sarean. Azken urteetan erabiltzaileak areagotzen egon den aplikazioetako bat Instagram da. 2016ko martxotik algoritmoak erabiltzen ditu argitalpenak ordenatzeko, baina zer da hori zehazki? Zer nolako eragina dauka aplikazioaren funtzionamenduan?

Nola erabili daiteke YouTube zure marka pertsonala indartzeko?

2017-11-02 : 08:28

Marka pertsonal bat sortzeko denbora asko behar izaten da. Duela gutxira arte aditu talde bat behar izaten zen irudi publiko bat sortzeko, baina sare sozialek goitik behera aldatu dute dena eta gaur egun edozeinek egin ditzake publiko bere irudi eta iritziak.

Ba al dakizu emozioak neurtzeko plataforma bat dagoela?

2017-11-01 : 11:13

Izugarrizko berrikuntza teknologikoa egin dute Emotion Research Labekoek. Webcam baten bitartez, kontsumitzaileen emozio eta arreta neurtzeko plataforma bat sortu dute. Hainbat sektoretan jardun izan dute: hala nola, marketingean, kontsumitzaileen jarrerak aztertzen edo politikan, herritarrek kanpainak nola jasotzen dituzten aztertzen.

Nola ekidin daiteke zure kontuak hackeatzea?

2017-10-31 : 16:02

Hainbeste aukera eskaintzen dizkigu internetek non oso zaila den bizitza digital ordenatua eta arriskurik gabea izatea. Hala ere, teknologiak aurrera egiten duen heinean, erabiltzaileen segurtasunak ere hala egiten du, zibernautek gora egiten duten bezalaxe egiten baitute gora zibergaizkileek.

Zientzia eta teknologiaren alorreko CAF-Elhuyar sariak abian

2017-10-31 : 11:31

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2018ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke lanak. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak. Aurten ere izango da NEIKER sari berezia, lehen sektoreari lotutako lan onenarentzat.

"Erronkari", nafar Pirinioaren edertasuna erakusten duen timelapsea

Sustatu
2017-10-30 : 15:43

Iñaki Tejerina argazkilari nafarraren lana da "Erronkari - Pirinioetako paradisua". Milaka argazkirekin sortutako timelapse ederra. 

1

Aldaketa nabarmenak Euskalbar berrian

2017-10-30 : 15:13

Euskalbar euskarazko hiztegiak eta bestelako hizkuntza-baliabideak (corpusak, zuzentzaileak...) kontsultatzeko Firefox-erako gehigarri bat da. Software librea da, hainbat pertsonaren artean elkarlanean garatutakoa. Oso erabilgarria izaki, estimatua eta arrakastatsua da erabiltzaileen artean. Firefox 57 bertsioa erabat berrituta argitaratuko denez, Euskalbar ere goitik behera aldatu behar izan da. Azken bertsio hau aldaketa nabarmenekin datorkigu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››