Teknologia albisteak

AZPidazki, kanpotik eta barrutik berrituta

2017-11-07 : 17:43

EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari euskaraz lan egiten laguntzeko tresna bat da AZPidazki, Euskararen arloko Errektoreordetzak sustatua. 2004an sortu genuenetik, AZPidazki behin baino gehiagotan berritu dugu itxuraren eta edukien aldetik, baina urteak ez dira alferrik pasatzen, zaharkituta geratu zitzaigun eta aspaldian konturatuta geunden aldaketa sakonagoa behar zuela. Horregatik, azken hilabeteotan lanean aritu gara AZPidazkiren azala eta mamia berritzeko.

AZPidazki berrituan, ahalegindu gara tresna xume eta erabiltzeko erraza egiten, soila baina aldi berean eraginkorra; lehengoari uko egin gabe, berritasunak sartzen saiatu gara, horietako batzuk Elhuyarren garatuak. Horrela, AZPidazki berrian bilatzailea dago erdigunean, eta ezkerraldeko menuaren bidez, edukietara zuzenean sartzeko aukera daukagu: aditzak jokatzeko, data eta ordua zuzen idazteko, hitzak zuzen deklinatzeko, itzulpen-memorietan eta hiztegietan begiratzeko, materiala kontsultatzeko, zalantzak galdetzeko…

Gainera, etorkizunean, edukiak etengabe moldatu ahal izango ditugu eta baliabide edo tresna berriak txertatuko ditugu; izan ere, UPV/EHUn euskaraz aritzen direnen nahiak eta beharrak nolakoak, AZPidazkin horiei erantzuteko moduko edukiak jarriko ditugu.

Egunotan AZPidazki berritua aurkezten ibili gara UPV/EHUren campusetan (ikusi, adibidez, Campusa aldizkarian argitaratutakoa), baina tresna edonorentzat zabalik dagoenez, bidezkoa iruditu zaigu hona ere ekartzea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago