Teknofiloen albistegia

Historia, mapa eta bideo bidez azaldua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2017-11-07 : 09:41

Mapak eta historia maite dituen gazte ingelesa da Ollie Bye. Bere zaletasunak oinarri hartuta, mapa historikoetan oinarritzen diren animazioak eta bideoak sortzen hasi zen duela 2 urte. Bere Youtube kanala oso ezagun egin da mapazaleen artean, eta bere bideo bakoitzak ehundaka milaka bisitari lortzen ditu. Ehunka eta milaka urteko historia minutu gutxitan laburbiltzeak dituen zailtasunak (eta xehetasun falta) kontuan izanik ere, bideo ikusgarriak sortzen ditu Ollie Byek.

Azken egunotan izugarri zabaldu da gure inguruan, esate baterako, munduaren azken 2.000 urteotako historia laburbiltzen duen animazio bat (sare sozialetan oihartzun handi samarra izan du). 

Youtubeko kanal berean beste makina bat bideo ere aurkituko dituzu. Badira inguru geografiko txikiagoa xehetasun gehiagorekin azaltzen dutenak (Indonesia, Italia, Txina, Eskandinabia,...). Esate baterako, Europa Mendebaldekoa edo Iberiar Penintsularena laburbiltzen duten hauek.

Beste kasu batzuetan, garai historiko jakin batzuk edo gerra ezagunen bilakaera laburbitzen du bideo-mapa bidez. Adibidez, hemen Napoleonen gerren laburpena.

Gizakiaren historia eta eboluzioa azaltzen duten animazioak ere egiten ditu. Hala nola, "Out of Africa" delakoa, non Hominidoen eboluzioa laburbiltzen duen, edo ondoren azaltzen dugun beste hau, Neolitikoko iraultzaren ingurukoa. 

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Azken erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia
Hona beste batzuk, mezu bidez Aitorrek bidaliak... (Sustatu.eus)
Zeintzuk ote historian gehi..., 2018-01-16
Erabiltzailearen aurpegia
Hemen zerrendara gehitzeko beste bat, 2.1M ikus... (Sustatu.eus)
Zeintzuk ote historian gehi..., 2018-01-16
Erabiltzailearen aurpegia
Bai, arrazoia, Aiora, bideo horrek ihes egin di... (CodeSyntax)
2017an Youtuben gehien ikus..., 2018-01-15
Nik egin nuen bideo hau 2017 hasierakoa da, eus... (Aiora)
2017an Youtuben gehien ikus..., 2018-01-15
Erabiltzailearen aurpegia
Bai, hala da, baina ez da 2017ko bideoa ;) 20.... (CodeSyntax)
2017an Youtuben gehien ikus..., 2018-01-15

»» Jardun osoa