Teknologia albisteak

"Erronkari", nafar Pirinioaren edertasuna erakusten duen timelapsea

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-10-30 : 09:23

Iñaki Tejerina argazkilari nafarraren lana da "Erronkari - Pirinioetako paradisua". Milaka argazkirekin sortutako timelapse ederra. 

Argazkilaritza eta bideogintza uztartzen dituen disziplina da Timelapseena. Horrelakoak egiten zaletua da Tejerina iruñearra. Bere azken lana, udan aurkeztua, "Erronkari" deitzen da. Egilearen hitzetan, "nire homenaldi xumea Pirineotako ekialdean kokatua dagoen bailara eder honetako jendeari".

Bost minutuko bideoa da, Vanessa Garderen musikarekin edertua. Irudiak lortzeko hainbat kamera erabili ditu, besteak beste, RX100 III, A6000, A7R, eta Phantom 4 Pro bat aireko irudiak hartzeko.

Ederra! 

Goiko argazkia:  José Antonio Echeverría.

 

Erantzun

Sartu