Teknologia albisteak

Fikzioa errealitate

2017-11-25 : 09:43

Mugikorrek eta teknologiak orokorrean, geroz eta aukera gehiago ematea espero dugu. Jada ez gara konformatzen zenbait mezu, argazki eta bideorekin; hori baino gehiago nahi dugu. Eta teknologiak espero dugun erantzuna emango digula dirudi.

Publizitatea

Kataluniako "Prozesuak" eragin nabarmena izan du euskal twitterlarion jardunean

2017-11-24 : 14:50

Azken hilabete luzeotan euskal txiolarien ohiturak nahiko egonkortuta egon dira, aurtengo udazkena iritsi arte. Iraila-urrian marka guztiak hautsi dira. Sekula baino gehiago erabili dugu Twitter informazioa jaso eta partekatzeko. Sekula baino txio gehiago bota ditugu, eta birtxio portzentajea ere ikaragarri hazi da. Hizkuntza guztietan gertatu da igoera hori, baina nabarmena izan da katalanaren igoera (200.000 txio inguru katalanez). Kataluniako prozesuak eragin zuzena izan du, pentsa zitekeen bezala, euskal twitterlarion jardunean.

12

Teknopolis: Itzulpen automatikoaren 3. belaunaldia

Erabiltzailearen aurpegia
2017-11-24 : 08:07

Itzulpen automatikoaren hirugarren belaunaldiak neurona-sareak baliatzen ditu jatorrizko hizkuntzatik helburu-hizkuntzara iristeko. Abantaila nagusia: sistema bere kabuz trebatzen da adimen artifizialaren bidez.

Kamioi elektriko ahaltsua aurkeztu du Teslak

Sustatu
2017-11-23 : 09:19

Teslak bere ibilgailu berriena aurkeztu du aste honetan. Oraingo honetan ez da auto elektrikoa, kamioi elektrikoa baizik. Tesla Semi izendatu dute kamioi berria. 40.000 kg garraiatu ditzake eta 800 km-ko autonomia izango du. Esan dutenaren arabera, gaur egungo kamioien parekoa izango da (potentzia, abiadura, azelerazioa,...), baina elektrikoa. Garbiagoa, alegia, eta baita merkeagoa ere (ez erosteko orduan, baina bai epe ertainera, aurrezten den erregai guztiarengatik). 2019an egongo dira salgai lehenengo unitateak. Kamioien eta garraio-sistemetan ere badatoz ibilgailu elektrikoak, beraz.

Etorkizun distopiko eta aztoragarria erakusten duen film laburra

Sustatu
2017-11-22 : 13:01

Film labur bat argitaratu du aste honetan Future of Life Institutuak arma autonomoen garapenaren arriskua bistaratzeko. Beldurra ematen du. Lehen begiratuan zientzia fikzioa dirudi, baina... zer gertatuko litzateke etorkizun distopiko eta aztoragarri hau uste baino hurrago bagenu? Bideoak zer pentsatua ematen du. Izan ere, urrats sendoak ari dira ematen arma autonomoen, robot hiltzaileen (eta, oro har, Adimen Artifizialaren) arloan. 

Arrasateko eskaintza komertziala aplikazio batean

2017-11-22 : 11:58

Arrasateko dendetara online sartzea posible egiten duen aplikazioa martxan dago: ‘Merkatari’. Herritarrak eta komertzioak elkarren artean komunikatzeko sortu den aplikazioa da. Doakoa da eta produktuen eta zerbitzuen promozioak jaso eta erreserbak egin ditzakete erabiltzaileek. Goiena Komunikazio Taldeak eta ISEA Ikerketa Zentroak bultzatu dute Merkatari aplikazioa. Tokiko denda txikiak promozionatzeko tresna bat gehiago izango da.

Telefonoan megarik gabe ez geratzeko gomendio batzuk

2017-11-21 : 11:59

Telefono konpainiek eskaintzen dituzten tarifak eta mega kopuruak asko aldatu dira azkenaldian, eta gero eta mega gehiago ditugu hilero-hilero erabiltzeko. Hala ere, jaisten eta partekatzen dugun edukia ere gero eta gehiago da (eta astunagoa, bideoak telefonoan ikustea gero eta ohikoagoa delako). Hori dela eta, nahiko ohikoa da mega gabe gelditzea hil bukaerarako. Baina bada horri aurre egiteko modurik. Hona hemen datuak aurrezteko sei gomendio.

Amazon Kindleren 10. urteurrenean, hona hemen denbora horretan gehien saldu diren 10 liburuak

Sustatu
2017-11-17 : 12:28

Amazonen e-reader ezagunak, Kindlek, 10 urte bete ditu. Eta urteurren hori aprobetxatuta, Amazonek 10 urte hauetan gehien saldu diren 10 liburu elektronikoen izenak eman ditu (Amazonek sekula egiten ez duena, bidenabar esan dezagun). Ezustekorik? Ziurrenik ez. Hauexek dira Kindle jaio zenetik Amazonek gehien saldu dituen eBook-ak.

Kokapen-etiketei esker, amaitu da gauzak galtzearen kontua!

2017-11-16 : 16:59

Gauzak asko galtzen dituen horietakoa al zara? Teknologiak irtebidea eman dio arazo horri. Kokapen-etiketei esker, galdutako objektu hori non dagoen jakin ahalko du erabiltzaileak. Etxeko giltzei zein poltsa bati jar diezaiokezu etiketa hau, besteak beste. Objektu hauetako bat galduz gero, mugikorra hartu, aplikazioa zabaldu eta non dagoen jakin ahal izango duzu. Haurrekin ere erabili ahal izango da, leku handietan gal ez daitezen, esaterako.

Firefox Quantum berria aurkeztu dute: azkarragoa eta arinagoa

Sustatu
2017-11-15 : 19:11

Meritua dute Firefoxek eta Mozilla Fundazioak. Meritu itzela. Googlek, Applek eta Microsoftek dominatzen duten munduan, irabazi asmorik gabeko fundazio libre eta independiente batek aurre egiten die Interneteko erraldoiei, Asterixen herrixkak Erromako Inperioari lez. Gaurtik aurrera deskargatzeko prest dago Firefox 57 Quantum nabigatzaile berria: arinagoa, azkarragoa, seguruagoa,... Eta, gainera, librea eta euskaraz. Ba ote arrazoirik beste nabigatzaile bat erabiltzeko?

“Ibaien paisaiak” lehiaketako irabazleak

2017-11-15 : 08:40

#Ernestobanpiroa eta @birasuegi izan dira urrian zehar Wikipedia.eus eta OndareBideak proiektuak antolatutako “Ibaien inguruko paisaiak” lehiaketako irabazleak. Parte hartzeko bi bide proposatu ziren. Alde batetik, artikuluen edizio edo sorkuntza, eta hor #Ernestobanpiroa izan da puntu gehien lortu dituena. Beste aukera artikuluak irudikatzeko argazkiak bidaltzea zen; Beñat Irasuegiren argazki bat izan da atal horretan aukeratua: “Ibaizabal Bilboko udaletxea eta Oteizaren esfera desokupatuaren parean”. Egilea: Beñat Irasuegi Ibarra @birasuegi. Lizentzia: CC BY-SA 4.0.

Internet erabiltzerako orduan egiten diren 10 akats ohikoenak eta beste zenbait estatistika

2017-11-13 : 16:00

10 epic fails’ ikerketa egin du Movistarrek Internet erabiltzerako orduan egiten diren 10 akats ohikoenak zeintzuk diren jakiteko asmoz. Horrekin batera, beste hainbat datu estatistiko ere jakin ditugu, besteak beste, euskaldun internauten %19 irainak jaso dituela sare sozialen batean. Zuk ere hemen azpiko talderen baten barruan ikusten duzu zure burua?

Wolfram Deunaren jaia, algaraz, zientziaz eta sorpresaz beteta

2017-11-10 : 16:11

Bergarako Zabalotegi aretoa hartu dute zientziak eta umoreak, Wolfram Deunaren jaian. Hirugarren urtez antolatu du Elhuyarrek ekitaldi hori, Bergarako udalaren Zientzia, teknologia eta berrikuntza jardunaldien barruan, eta, aurten ere, herriko zein kanpoko jendea erakarri du.

OpenStreetMap, mapa libreak euskaraz

2017-11-10 : 08:21

OpenStreetMapek (OSM) datu geografiko libreak sortu eta aurkezten ditu, nahi dituen edonorren esku jarriz. Egunero doan erabiltzen diren mapa asko ez dira libreak, muga legal edo teknikoak dituzte, jendeak datu hauek modu sortzaile zein produktiboan erabiltzea ekidinez. Horri aurre egiteko asmoa izan zen proiektu honen abiapuntua, euskarazko mapa libreak sortzearena, alegia. Orain, OSMren softwarea ere itzuli eta euskaratu da. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››