Beharbada ez du izango oihartzun handirik, baina atzokoa egun historikoa da: gidaririk gabeko lehenengo autobus zerbitzua jarri zuten martxan. Munduan lehenengo aldiz, Las Vegasen, 8 bidaiarirentzako minibus batekin. Orain arte antzeko hainbat proba ikusi izan ditugu (eta eman dugu horien berri Sustatun), baina atzokoa ez zen proba bat, benetako zerbitzua baizik. Benetako trafikoa, benetako bidaiariak,... autobus-zerbitzu normala, baina gidaririk gabe. Egun historikoa, beraz,... zalapartarekin hasi zena. Izan ere, lehenengo egunean bertan istripu txiki bat izan baitzuen autobusak.
Atzoko ezbeharra anekdota txiki bat besterik ez da. Esan bezala, egun historikoa izan zen atzokoa, lehenengo aldiz autobus autonomo bat benetako zerbitzua eskaintzen hasi baitzen. 8 pasaiariko minibus txikitxo bat da (shuttle bat), Las Vegas erdi aldeko ibilbidea beteko duena. Urtero 250.000 pertsona garraiatuko dituela aurreikusten da.
Aste honetan bertan, Googleren jabegokoa den Waymo enpresak ere antzeko iragarpena egin du. Hau ere probetan bada ere, dagoeneko martxan daude Waymo taxi autonomoak Phoenixen (Arizona, AEB). Artikulu honen bukaeran daukazue honen inguruko bideo bat.
Urte hasieran hasi zituen lehenengo probak shuttle berri honek. Harrezkero, bere efizientzia ondo frogatu du, eta atzotik martxan da zerbitzua edozein bidaiarik erabiltzeko prest. Gidaririk gabeko ibilgailuetarantz goaz, ziztu bizian. 2020 urterako (edo lehenago) erabat arruntak izango dira gidaririk gabeko taxi eta minibus zerbitzuak munduko hiribururik gehienetan.
Atzoko albistea, telebistan:
...............
Argazkia: DailyMail.
Erantzun
Sartu