Teknologia albisteak

Euskarazko Tesien VI. Sarietako irabazleak jakinarazi dituzte: Asier López, Olatz Pérez, Mikele Macho, Juan Mari Aguirreurreta eta Miren Ibarluzea

Sustatu
2019-04-12 : 08:11

Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena Sardunen izenak eman ditu jakitera Euskaltzaindiak. Asier López, Olatz Pérez, Mikele Macho, Juan Mari Aguirreurreta eta Miren Ibarluzea dira 2018ko saridunak. Zorionak denei. Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 6an egingo da, eta sarituek diploma eta 2.000 euro gordineko zenbatekoa jasoko dituzte.

Publizitatea

Obamak ere bat egin du "Ez, we can´t" kanpainarekin #EuskarazBiziNahiDut

Aiaraldeako Euskalgintza Kontseilua
2019-04-10 : 08:15

"Arteria Bilgunea" sortu dute, Goierriko sortzaile, erakunde eta herritarren plataforma

Sustatu
2019-04-09 : 10:01

Dar-Dar Produkzioko Asier eta Iker Zinkunegi legorretar anaiek Arteria Sorkuntza Gunearen proiektua garatu dute, «Goierriko sortzaileak bildu eta balioa emateko espazioa» sortzeko helburuarekin. Goierriko sortzaileekin batera, erakundeak, eragileak eta herritarrak Arterian biltzea da asmoa, «elkarren artean loturak saretzea». Artea eta giza eskubideak ditu ardatz proiektuak.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lan deialdietan euskara modu eraginkorrean baloratzeko proposamena.

2019-04-07 : 07:42

Nafarroako Gobernuari, Iruñeko Udalari, Estatuko Administrazioari eta Justizia Administrazioari eskatzen dieguna hauxe da: Euskarazko hizkuntz profileko lanpostu gehiago sortzeaz gain, lan deialdi mota guztietan euskara baloratzea, modu eraginkorrean.

Udaltopek elkarlana izango du aztergai hamaikagarren edizioan

2019-04-05 : 11:46

Topaketa Lasarte-Orian egingo da, maiatzaren 16an eta 17an, eta izen-ematea zabalik dago maiatzaren 3ra arte.

Kontsulta-aukera gehiago Elhuyarren hiztegien webgunean

2019-03-24 : 10:11

Itxuraz eta edukiz berritu dugu Elhuyarren hiztegien webgunea, eta kontsulta-aukera gehiago eskaintzen ditu. 2013an sarean jarri genuenetik, etengabe osatu eta berritu dugu hiztegiak.elhuyar.eus webgunea. Orain, besteak beste 2018ko martxoan egin genuen bazkidetza-kanpainan lortutako ekarpenak baliatuz, beste berrikuntza-sorta bat egin dugu.

Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantza berriari alegazioak

2019-03-19 : 12:40

Iruñeko Udalak Euskararen Ordenantza berria izanen omen du. Behin-behineko onespena eman dio Osoko Bilkurak. Laudoriozko hitzak jaso ditu gobernu taldetik, baina hutsune nabarmenak baditu. Administrazioa Euskaldundu Taldeak alegazioak aurkeztu dizkio ordenantzari, horregatik. Espero dezagun Iruñeko Udalak alegazio hauekin harkorra izatea, langile elebidunik gabeko elebitasuna bultzatzen duen Ordenantza hau, bestela, sinesgarritasun gabekoa izanen baita.

33

"Euskal jarduera kulturalen antolatzaile jatorra izateko dekalogoa", Iban Zalduak

Erabiltzailearen aurpegia
2019-03-12 : 11:19

Jardunaldi bat edo hitzaldi-sorta bat antolatzen ari zara, edo argitarapen kolektibo bat abian jartzen. Euskal idazle bat behar duzu, edo euskal intelektual bat (hemendik aurrera EI), edo irakasle bat, edo aditu bat. Euskalgintzaren, herrigintzaren, administrazioaren edo agian pixka bat guztiaren parte zara. Hona zenbait aholku praktiko:

  1. Garaiz luzatu proposamena, nahikoa denborarekin: hitzaldi guztiz berri bat bi aste barrurako/etzirako/atzorako enkargatzea ez da ideia onena.
  2. Saiatu eskaera EI-aren profilera egokitzen, ahal den neurrian behintzat: EIak, uste zabalduenaren eta irratiko edo telebistako tertuliek erakusten dutenaren kontra, ez dira beti gai edozein gauzari buruz aritzeko.
  3. Ez haserretu EIak, dena delakoagatik ezezkoa ematen badizu.
  4. Ez izan –horren– egiatia: ez duzu zertan EIa informatu aldez aurretik ezezkoa eman duen beste EI baten eskutik iritsi dela zure proposamena, eta are gutxiago beste baten ordezkoaren ordezko izateko jo duzula  harengana.
  5. Aurreko aholkuari jarraiki, emaiozu EIari kariño apur bat, edo are koipe pixka bat.
  6. Ez izan beldurrik diruari buruz hitz egiteari, edo diru ezari buruz hitz egiteari; lana eskatzeko deitu badiozu, esaiozu zerbait ordainketari buruz, arren.

Euskararen transmisioari buruzko mintegia

Sustatu
2019-03-04 : 14:40

Eibarko Eta Kitto euskara elkarteak antolatuta, Euskararen Transmisioaren gaineko 9. mintegia ospatuko da Eibarren, martxoaren 12an goizez, Portalea Kultur Etxean. Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle etabarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen dira.

Euskal izenak bai, ingelesezko kolonizaziorik ez

2019-02-26 : 09:23

Eskutitz honen bidez dei egin nahi diegu euskaltzale guztiei gure herriaren “amerikanizazioaren” aurka borrokatu dezaten. Azken urteotan ugaritu dira Euskal Herrian ingelesez ipintzen diren izenak. “Urdaibai Bird Center”, “Basque Culinary Center” "BEC-Bilbao Exhibition Center", etab.

FLV aldizkariaren 50. urteurreneko nazioarteko hizkuntzalaritza biltzarra

Sustatu
2019-02-23 : 09:47

2019an 50 urte beteko dira Fontes Linguae Vasconum aldizkari zientifikoaren lehenengo zenbakia argitaratu zenetik (1969-2019). 50. urteurren hau ospatzeko, 2019ko martxoaren 6an eta 7an nazioarteko biltzarra ospatuko da Iruñean, bi helburu nagusirekin: alde batetik, euskararen inguruko hainbat ikerketa-alorretan erdietsi diren azken emaitzen berri izatea eta, bestetik, euskararen ikerketari aplikagarriak zaizkion metodo eta lanabes berriak ezagutzea.

Hizkuntza praktika ekologikoei buruzko tailerra

2019-02-22 : 09:01

Kutxa Ekogunea eta Emun Aholkularitzaren artean Hizkuntza Praktika Ekologikoak. Zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko  ikastaroa sortu dugu. Haurrek eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera izan eta erabakia har dezaten nahi dugu.

'Euskara, Bestela Ez Gara', 2019ko hitzaldi zikloa Zumaian

Sustatu
2019-02-19 : 10:58

Urtero bezala, euskararen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udalak ('Euskara, Bestela Ez Gara'). Otsailaren 20an hasi eta martxoaren 13ra bitartean, guztira 4 solasaldi eskainiko ditu Alondegiko Oxford aretoan eta guztiak 18:30ean hasiko dira.

Eugiko Kontzejuak ez du euskara egoki puntuatzen

2019-02-12 : 13:39

Arartekoak gomendio hau egin dio Eugiko Kontzejuari (Q18/879 espedientea): Deialdian 100 puntu lor badaitezke eta euskarak 10 ematen baditu, euskararik jakin gabe 90 puntu lortu ahal izatea gehienez, euskarak bere balioari euts diezaion.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago