Teknologia albisteak

Elkarlan eta gobernantza ereduak Udaltop-en aurtengo edizioan

Sustatu
2019-05-15 : 15:48

Udaltop jardunaldiaren 11. edizioa da aurten, eta lema honekin garatuko da aurtengoa: "Elkar ulertzetik elkarrekin lan egitera... Ados?". Lema horrekin elkarlan ereduak eta Gobernantza eredu berriak aztertuko dituzte; eta, Euskaraldiak ere, izango du bere protagonismoa Lasarte-Oriako Kultur Etxean, jardunaldiaren egoitzan.

Publizitatea

Espainiako Arartekoa eta ETB3

2019-05-15 : 10:02

“Espainia aberatsa izanik mintzaira-moldez, bereziki errespetatu eta zainduko da kultura-ondare hori”. Hala dio Espainiako Konstituzioaren 3.3 artikuluak, baina argi dago baliorik gabeko hitzak direla Espainiako Gobernuarentzat eta Espainiako Arartekoarentzat.

Nafarroako Gobernuaren lan deialdietan, aldaketa gutxi

2019-05-06 : 16:35

Nafarroako Gobernuaren Administrazioan sartzeko lan deialdietan, egoera ez da aldatu UPNren Gobernuekin alderatuta. 2015-2019ko agintaldia amaitzen ari da. Administrazioa sartzeko lan deialdietan, euskararen balorazioari dagokionez, aldaketaren aldeko Nafarroako Gobernuaren bilana egiteko tenorea da. Euskaraz jakitea ia ez du eskatu. Ez da harritzekoa, hezkuntzatik kanpoko lanpostuen % 1ak baino gutxiagok baitu euskarazko hizkuntz profila. Aurreko agintaldiko kopuruaren antzekoa, alegia.

Ikastoletako guraso aitzindariei omenaldia, 50 urteren buruan

Sustatu
2019-05-06 : 14:33

Zurriola Ikastolak, Donostiako ikastolen mugimenduko aitzindarietako batek, bere 50. urteurrenaren urte osoko ekitaldien artean, pionero izan ziren 1968ko guraso haiek omendu ditu.

"Areago. Istorioak belarrietara" V. Kontakizun Laburren Lehiaketa

2019-04-29 : 08:42

Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. Gainera, egitasmo honek kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia deitu dute Mintzolak eta EHUk

Sustatu
2019-04-25 : 10:01

Mintzola Ahozko Lantegiak deituta, ahozko kultur adierazpenak ikertzeko deialdia plazaratu dute, Mintzola Ahozko Lantegiak berak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak. Bertsolaritza, antzerkigintza, kantagintza, kontalaritza edo ahoz emateko sortzen den beste kultur adierazpenak ikertzeko deialdia da. 2.000 euroko bi proiektu-sari eta doktorego aurreko ikerketa-kontratu bat ditugu esleitzeko. Maiazaren 3a arte egin daitezke eskaerak.

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketa - Deialdia zabalik

2019-04-23 : 11:14

Dagoeneko zabalik da aurtengo deialdia. Bi liburu hautatu dira aurtengorako ere: Aleksandra Kollontai errusiar idazlearen Liubov pchel trudovyj eta Ernest Hemingwayren The Sun Also Rises. EIZIEren webgunean dira lehiaketaren oinarriak eta itzulgaien laginak. Laginak aurkezteko epea: 2019ko maiatzak 23.

«Puntuazioa testuen antolatzaile» ikastaroa, Bilbon

2019-04-22 : 09:47

«Puntuazioa testuen antolatzaile» ikastaroa antolatu du EIZIEk, Bilbon. Irakaslea: Juan Garzia.

Esaera Zaharren XXVI. Txapelketa Uribe Kostan (Bizkaia)

Uribeko Kostako AEK
2019-04-17 : 07:56

Maiatzaren 4an egingo dugu Esaera Zaharren Txapelketa, Sopelan. Hemen duzue horren gaineko informazioa. Izena emateko azken eguna apirilaren 29a izango da.

Itzulpen labur-laburrak aurten Literaturian

2019-04-16 : 17:31

Azken urteetako ohiturari jarraikiz, aurten ere itzulpen-tailer bat egingo dugu Literaturian. Poesia azpititulatzen ibili ostean, mikroipuinen bidea urratu genuen iaz, eta oraingoan edozein motatako literatur testu laburrak landuko ditugu, baina testuen jatorriari arreta berezia eskainiko diogu. 2018ko Literaturian irakurketa eleaniztuna egin genuen lehen aldiz, eta testuak euskaraz nahiz jatorrizko hizkuntzan entzun genituen, Senegal, Alemania eta Kataluniako zarauztarren laguntzaz, besteak beste. Formatuak emaitza polita izan zuenez, aurten saiakera egin nahi genuke sorburu-hizkuntzen aniztasun horri eusteko, hainbat kultura eta hizkuntzatako testuak euskaratu eta emaitza aberatsa izan dadin.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››