"Euskal jarduera kulturalen antolatzaile jatorra izateko dekalogoa", Iban Zalduak
2019-03-12 11:19
Jardunaldi bat edo hitzaldi-sorta bat antolatzen ari zara, edo argitarapen kolektibo bat abian jartzen. Euskal idazle bat behar duzu, edo euskal intelektual bat (hemendik aurrera EI), edo irakasle bat, edo aditu bat. Euskalgintzaren, herrigintzaren, administrazioaren edo agian pixka bat guztiaren parte zara. Hona zenbait aholku praktiko:
- Garaiz luzatu proposamena, nahikoa denborarekin: hitzaldi guztiz berri bat bi aste barrurako/etzirako/atzorako enkargatzea ez da ideia onena.
- Saiatu eskaera EI-aren profilera egokitzen, ahal den neurrian behintzat: EIak, uste zabalduenaren eta irratiko edo telebistako tertuliek erakusten dutenaren kontra, ez dira beti gai edozein gauzari buruz aritzeko.
- Ez haserretu EIak, dena delakoagatik ezezkoa ematen badizu.
- Ez izan –horren– egiatia: ez duzu zertan EIa informatu aldez aurretik ezezkoa eman duen beste EI baten eskutik iritsi dela zure proposamena, eta are gutxiago beste baten ordezkoaren ordezko izateko jo duzula harengana.
- Aurreko aholkuari jarraiki, emaiozu EIari kariño apur bat, edo are koipe pixka bat.
- Ez izan beldurrik diruari buruz hitz egiteari, edo diru ezari buruz hitz egiteari; lana eskatzeko deitu badiozu, esaiozu zerbait ordainketari buruz, arren.
Txioak (33)
-
Iban Zaldua @IbanZ"Euskal jarduera kulturalen antolatzaile jatorra izateko dekalogoa", Oharrak & Hondarrak blogean ibanzaldua.wordpress.com/2019/03/12/eus…xme64 theindezents luistxo loveof74 aranelizondo angelerro jozulin rikarregi ororostorm a_gorrotxategi psalaburu ESantazilia garbigarbi IbanZ Sabino47855439 Eskoitza naroacuestaMikel Alvarez @theindezents@IbanZ Beste hainbat eremutan jendearekin tratuan egiteko ere balio du, eta ez da hain zaila. Lastima da halako zutabe bat beharrezkoa izatea...Luistxo Fernandez @luistxo@IbanZ zenbat EIA! "intelo" berba okurritu zait... Ea zure koadrila gauza-asmatzaileak ontzat ematen duen. Diruaren puntua, inportantea. pic.twitter.com/SHfvt16FRGKatixa Agirre @katixagirre@IbanZ Addendum femeninoa: ez aipatu emakumezko EIari “neska” delako idazten diozula.Iban Zaldua @IbanZ@katixagirre Ondo ikusia!Batek daki @Batek_daki@IbanZ Herri honetan oso zabaldua dagoen beste bat: hildakoak tarteko dituen jarduera bat antolatzerakoan ez zara hildakoaren borondatearen ordezkari gisa aurkeztuko, aldez aurretik senitartekoei iritzia eskatu gabe.Batek daki @Batek_daki@IbanZ Bestalde, hildako baten izenean kultur jarduera bat antolatu ezkero (adib. ipuin lehiaketa bat) senideek abixatzea eskertuko dizute, seguruBatek daki @Batek_daki@IbanZ "Senide" kontzeptua zabala izan daitekeen arren, normalean guraso, bikote edo seme-alabak sartzen dira bertan, ez hildakoaren anaiaren lehengusuaren bilobakIban Zaldua @IbanZ@Batek_daki Kontua beste alor batekoa dela iruditzen zait, nire gaurkoarekin lotuta egon daitekeen arren, noski. Baina apuntatzen dut "Omenaldien inguruko panfleto" posible baterako.Batek daki @Batek_daki@IbanZ Bai, badakit omenaldien arlokoa dela gehiago, baina ipuin lehiaketa bat nola antolatu zen etorri zait gogora batez ere (X-en izenean, berak hau ta hura nahiko lukeelako, senideei txintik esan gabe, baña senideak epaimahaiko kide izendatuz ta egunka
-
Iban Zaldua @IbanZGaurko Oharrak & Hondarrak-eko artikulua, "Euskal jarduera kulturalen antolatzaile jatorra izateko dekalogoa", trafiko bereziki handia izaten ari da. Oraingoan, @katixagirre-ren addendum bat eta guzti (gehi gainerako beste bat, hortik tiraka) ibanzaldua.wordpress.com/2019/03/12/eus…Beñat Agirre @supro@IbanZ @katixagirre 6 puntuko dodekalogoa bihurtu zaizu orain
-
Luistxo Fernandez @luistxoOhiko umoreaz idatzia dagoen arren, @IbanZ en gaurko dekalogoa serioa eta kontuan hartzekoa da ibanzaldua.wordpress.com/2019/03/12/eus…
Erantzunak kargatzen...