Sustatu logoa Teknologia albisteak

Obamak ere bat egin du "Ez, we can´t" kanpainarekin #EuskarazBiziNahiDut

Obamak ere bat egin du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak hizkuntz-eskubideak errespetatzeko plazaratu duen "Ez, we can´t" kanpainarekin. Sinadura bilketa abiatu du Kontseiluak udal-hauteskundeetan aurkeztuko diren alderdi politikoei hizkuntz-eskubideak bermatzeko konpromiso eraginkorrak eskatzeko. Maiatzeko hauteskundeen harira prestatutako kanpaina da "Ez We can´t". “Euskara udal-hauteskunde kanpainan” sartu eta “Aiaraldeko instituzioetan hizkuntza-eskubideak errespetatzeko aldarrikapena agenda politikoan kokatzea” dira gitasmoaren helburuak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu