Teknofiloen albistegia

Hizkuntza praktika ekologikoei buruzko tailerra

Erabiltzailearen aurpegia
2019-02-21 : 12:01

Kutxa Ekogunea eta Emun Aholkularitzaren artean Hizkuntza Praktika Ekologikoak. Zer egin haur eta gazteak euskaraz bizitzeko  ikastaroa sortu dugu. Haurrek eta gazteek euskaraz bizitzeko aukera izan eta erabakia har dezaten nahi dugu.

Horretarako, gurasoek, irakasleok eta hezitzaileek izan ditzaketen esku-hartze eraginkorrak identifikatuko ditugu. Hizkuntza-praktika ekologikoak ezagutzeko gutako bakoitzaren motibazioa, konpetentziak eta portaerak aztertzetik abiatuko gara eta, begirada ekologikoa aintzat hartuta, haurren hizkuntzen jabekuntzan zein sozializazioan jarriko dugu arreta.

Ikastaroa euskaraz izango da eta 16 urte baino gehiago dutenei zuzenduta dago. Hiru saiotan banatuko da, martxoaren 6, 13 eta 20an (asteazkena), 17:00etatik 20:00etara, Kutxa Ekoguneko Haur Parkean.

Prezioa: 35 € (prezio murriztuak daude).

Izenemateak: erreserbak.ekogunea.eus

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu