Teknologia albisteak
1

Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan

Erabiltzailearen aurpegia
EIZIE
2011-01-19 : 14:01

  • "Zenbat euroan" ala "zenbat eurotan"?
  • "25 graduan" ala "25 gradutan"?
  • "2 metrora" ala "2 metrotara"?
  • "Zenbait kilometrora" ala "zenbait kilometrotara"?.

Horra Alfontso Mujikak zabal jorratu duen gaia.

Izan ere, "kontuan izanik Euskaltzaindiak gai horri buruzko arau orokorrik ez duela eman (arauren batean gaiaren mutur bati heldu badio ere) eta tradizio bakarra ere ez dagoela (badira bi tradizio-edo), ez da harritzekoa gaiak zalantza eragitea".

Tradizioari begiratu, gaur egungo erabilerari erreparatu eta irizpide argi bat proposatu du Mujikak.

Urte berriarekin, artikulu berria 2tzuLen. Noiz erabili mugatu singularra sintagma zenbatzailedunetan.

Zenbat euroan / zenbat eurotan; 2 metrora / 2 metrotara. Artikulua 2tzuL-en

Erantzunak

JosebaL
2011-01-19 : 15:31

Eta testu osoa (40.000 karakter...) irakurtzeko alperrak garenontzat.. zeintzuk dira ondorioak?

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago