Gazteak ere euskaraz, hiru sketch Donostian
2010-12-06 14:12
Gazte garaian finkatzen dira hizkuntza ohiturak eta hausnarketa egiteko asmoz, 3 sketch grabatu ditugu Zurriola Antzerki Eskolakoekin batera. Izan ere, Donostian 24 urte bitarteko gazteen %90 euskalduna da edota euskara ulertzen du baina ez dute guztiek erabiltzen.
Bideoen gidoilariak eta errealizadoreak Telmo Esnal eta Asier Altuna izan dira eta aktoreak berriz, Mattin Larrea, Maialen Lizaso, Jon Xabier Zabala eta Larraitz Mendia Zurriola Antzerki Eskolako ikasleak.
Goian itsatsitakoaz gain, horra beste biak:
Erantzunak kargatzen...