Indarrak alferrik galtzen
2010-12-09 10:12
Zenbait egunez itzulpen "eta zuzenketa" enpresa batek zenbait iragarki argitaratu izan ditu Berriaren azalean, eta bertan eman dituzten zenbait esaldi eredu, beraien ustez zuzentzekoak direnak. Esaldiak ordea, nire uste apalean, hain onak dira zuzentzat emanak nola gaitzetsiak. Eredu bat baino ez da, zertan galtzen ditugun indarrak euskararen normaltze eta zabaltze prozesuan.
Esaldiak dira:
o Zer ordutan bidaltzen didazue? [gaitzetsi nahikoa]
o Zer ordutan bidaliko didazue? [zuzenago ustekoa]
o Lan garrantzitsu bat da. [gaitzetsi nahikoa]
o Lan garrantzitsua da. [zuzenago ustekoa]
o Zuretzat zein da hobea? [gaitzetsi nahikoa]
o Zure iritziz zein da hobea? [zuzenago ustekoa]
o 300 orrialdetako dokumentua da. [gaitzetsi nahikoa]
o 300 orrialdeko dokumentua da. [zuzenago ustekoa]
Eztabaidatu genezake esaldi bakoitzaren gainean, baina uste dut denak ere ongi testigatuak daudela euskal tradizioan, eta bikoteetako denak ere maiz erabiliak, zentzu berean, edo zentzu berezian.
Ze paranoiatan bizi gara, inongo funtsik gabeko gaitzespenetan badihardugu egunero gure ekimenean, euskararen erabilera gaitasunak eta aberastasunak zabaltzen baino? Aterako ez da gero euskara murritz eta esklerotikoa? Martekoa edo?
Oinarririk gabeko gaitzespenetan baino, jardun dezagun gure tradizioko aberastasunak ezagutzen. Bi bide direla uste dut. Bat, azken hau, emankorra. Bestea, murriztailea, gaixotia.
Ondo izan
Bittor
Erantzunak kargatzen...