Komunikazio eleanitza Nafarroako Gobernuak ulertzen duen eran
Batek baino gehiagok erreparatu dio gaur Iruñeko Diario de Navarra egunkariaren Interneteko edizioaren portadari. Hizkuntza nahaste-borraste bat, non arabiera, errumaniera eta errusiera (behinik behin) ageri diren. "Hizkuntza aniztasunaren aldeko" kanpaina instituzional bat da.
Twitterren irakurri dugunagatik, batzuek pentsatu dute ea crackerren eraso bat zen, beste batzuek euskarazko nabigatzaile konfigurazioaren ondorioz gertatutako erroreren bat.
Baina ez gauza bat ez bestea, Nafarroako Gobernuaren iragarki bat da, bloke urdin bat ageri dena eskuinean, hizkuntza aniztasunaren aldeko aldarria, etorkinak bizi direlako orain gure artean Nafarroan.
Izatez, bihar jardunaldi bat dago antolatua Iruñean: Bitartekaritza linguistiko eta interkulturalari buruzko biltzarra. Gaztelaniazko informazioa aurkitu dugu, PDF baten eran; hor behean itsatsi dugun horren bista. Zera da jardunaldi honen leloa: hizkuntza asko, ahots bat.
Erantzunak kargatzen...