Teknologia albisteak
5

Erromako jardunaldi euskaldunak

Erabiltzailearen aurpegia
Euskara.it
2010-12-08 : 11:12

Ez dira euskaldunak, ez eta euskara ikasleak. di quello che vuoi! esan nahi duzuena! eskatu diegu. Guk itzuli eta haiek euskaraz bota bideoan. Di - Esan izena jarri diogu. Ehromako instant euskaldunak! Euskaraz ez dakien Ehromako jendeak, euskaraz, euskaldueni esana. Italiako Associazione Culturale Euskarak prestatua.

Eta abenduaren 9tik aurrera, egitaraua hau prestatu dugu, Roma Basca 2010 egunak:

  • giovedì 9 dicembre 2010 abendua 9, osteguna Serata Pintxo a Le Mura (ex blowclub) h.19:00
  • venerdì 10 dicembre 2010 abendua 10 ostirala concerto Hip Hop al c.s.o.a. La Strada h. 21:30
  • lunedì 13 dicembre 2010 abendua 13, astelehena conferenza Lingua, cultura e politica nelle mobilitazioni etnoterritoriali alla Casa delle Culture h. 17:00
  • giovedì 16 dicembre 2010 abendua 16, osteguna proiezione di “to shoot en elephant”, Cinebistrot Off!cine h. 20:30
  • venerdì 17 dicembre 2010 abendua 17 ostirala Ahotsetan (letture di Harkaitz Cano e musica di Xabier San Sebastian), Beba do samba h. 20:30
  • sabato 18 dicembre 2010 abendua 18, larumbata reading di poesia con Harkaitz Cano e Rita Iacomino, Libreria Flexi, a seguire concerto di Xabier San Sebastian h. 19:00

Erantzunak

ACE
2010-12-08 : 17:48

Nork idatzi du ERROMAKO .....?



Guk behintzat ez.

Guk EHROMAKO idatzi dugu. EHROMA, R bat galdu eta H bat jaso duen hiria!



Non daude zentsuratzaileak? Zergatik bururatu zaizue guk idatzitakoa zentsuratzea eta zuzentzea?





Hauxe da Youtubeko linka. Euskara ez dakitenek, euskaraz, euskaldunei esana:



http://www.youtube.com/watch?v=XAwqEDfOt58



Eta hauxe Ehromako (Italia) Associazione Culturale Euskara elkartearen eta UPTER Unibertsitateko Euskal Sailaren web orria:

www.euskara.it



Sustatu bai. Zentsuratu ez.

Kakazarra





Sustatu
2010-12-09 : 09:37

Artikuluak kargatzean Sustatura, bidaltzaileak espreski onartzen du Creative Commons Aitortu Partekatu eta horrek eraldaketak edo lan eratorriak egiteko baimena ematen du.


Erromako ACEko hauek erantzunean sartu dutena izan zen mezu orijinala, eta zuzendu egin genien, eta osatu,
bideoa agerraraziz, eta egitarauaren berri emanez, txukunago agertzeko. Baina ez, hori zentsura da, eta protesta petral
horrekin erantzun dute, zer egingo diogu bada.


Ehroma forma, bestalde, orijinala izango da, baina Erroma izena ere aski euskalduna da bere horretan, euskarazkoa baizik ezin daiteke izan, ez dakigu beste inongo hizkuntzatan hasten ote den hiri horren izena E batekin.


Eskerrik asko Sustatu erabiltzeagatik.


ACE
2010-12-11 : 16:17

Creative Commons Aitortu Partekatua sinatzeak esan nahi du abisurik gabe barruko informazioa aldatu dezakezuela eta guztiz bestelakoa den infoa beste baten izenean eman? Ez dut uste hala denik eta hala balitz zuen izenean ipini beharko zenukete, eta ez gurean.



DI ESAN biedoaren linka ez duzue ipini. Biedoa ez da agertzen. Ez eta linka.



Zuek diozue informazioa zuzendu eta osatu duzuela. Sustatuk ez du osatu informazioa. Ez eta gutxiagorik ere. Sustatuk guk bidalitako informazioa ERABAT aldatu du. Nahi genuena ez ipiniz. Eta bidali ez duguna idatziz! Eta "zuzenduz" ortographia eta post-aren esanahiaren mamia.



Petrala iruditu zaizue gure erantzuna baina beldurgarria da zuen jarrera. aSustatzekoa.



Ez dakit zer den "aski euskalduna" eta bortz axola gainera.

Roma ez da RRkin pronunziatzen. Baizik eta ere moduan (R xuabea edo).



Baina gakoa, ezagunok, bestelakoa da.





leire narbaiza
2010-12-11 : 18:10

Eta ACE, zein da, bada, arrazoia??? Zerbait ematen duzu aditzera, baina ezer esan barik!! Nik nahiko nuke jakin....

Mitxelena XVI
2010-12-12 : 04:35





ZUZENDU = ZENTSURATU ?

Erantzun

Sartu