Teknologia albisteak

Test eta galderak, gure Ipar/Hego mugaren arrakala ikustarazteko

Sustatu
2019-06-28 : 10:38

Bi euskaltzale eta kulturgileren proposamenak aste honetan, Kike Amonarriz telebistako izarrarena bata eta Goizalde Landabaso kazetari eta idazlearena bestea: Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen duen muga arrakala izugarria da, eta gainditzen ahalegina egiteko engaiamendua behar genuke euskaldunok. Biek "galdetegi praktikoekin" ilustratu dute erreibindikazioa, gainera.

Publizitatea

Iruñeko haur eskoletan euskarazko ereduaren zabalpena moztuta, ongi ibili arren

2019-06-26 : 08:56

Aldaketaren aldeko gobernu taldearen azken erabakiarekin euskarazko haur eskolak auzo guztietan zabaltzea ia ezinezkoa bihurtu da. Hezitzaileen 91 lanposturen deialdiak euskarazko eta gaztelaniazko postuak finkatuko ditu. Plantilla oztopo gaindiezina izanen da euskarazko eskaintza zabaltzeko.

'Dantza' filmaren errodajeari buruzko erakusketa Igartubeitin

2019-06-16 : 09:06

Igartubeiti musoean erakusketa ireki da, eta irailaren 29a arte, han egingo du uda. Telmo Esnal zuzendariaren Dantza filma nola gauzatu zen azaltzen du erakyusketak. Horretarako, filmaren lan taldearekin lankidetza estua izan da: Txintxua films ekoiztetxea, Xabier Artola argazkilaria eta Koldobika Jauregi, ekoizpen diseinatzailea.

Donostiako Zurriola ikastola eta kultura transmisioa, dokumental batean

2019-06-14 : 15:16

Gaurdanik edonoren esku dago esteka honetan "1968-2018 Zurriola Ikastola kultura ereiten" dokumentala. Donostiako ikastola honek kulturgintzan egindako ekarpenaz ari dira dokumental honetan, besteak beste, Kontxita Beitia andereño historikoa, Dani Goñi euskaltzalea, Beñat Sarasola idazlea, Lide Hernandez musikaria edota Oihana Maritorena aktorea ageri dira dokumental honetan.

Euskal Senaren bilkura, Sakanako kulturaren elkargunea

Sustatu
2019-06-14 : 09:21

Larunbat honetan, ekainaren 15an, Ziordian (Amarauna gune autokudeatua), Euskal Senaren 3. Bilkura izango da, 10:00etan hasita

Bertan gai hauek landuko dira:
• Euskarak bere baitan duen sena eta munduikuskera.
• Euskal gizarte eredua (Auzolan, Batzarreak, Komunalak eta Zuzenbide Piriniarrak bermaturiko Demokrazia Zuzenan), eta ekonomia nola ikusten den.
• Munduikuskera naturalista, batez ere mitologian islatua, indar naturalek arreta harturik, naturaz kanpoko jainkoei obedientzia, sumisio eta bildurrik gabe.
• Etxea, Amalurraren gorpuzte gisa.
• Amatasuna eta Emetasuna, Amalur eta Etxearen gorpuzte gisa, bizitza ikusteko gakoa da guretzat.

 

14

Eako Poesia Egunik ez da egingo gehiago

Erabiltzailearen aurpegia
2019-06-05 : 16:55

"Porrot eder bat da adioa" esanez hasten da antolatzaileek Eako Poesia Egunik ez dutela gehiago antolatutako jakinarazteko prestatutako oharra. Iazkoak izan ziren azkenak, aurten jada ez dira izango.

Berriobeitik ezin eskatu euskara lanpostu baterako

2019-06-06 : 10:25

Ez da Nafarroako Administrazio Auzitegiaren funtzioa zehaztea zein lanpostutarako behar den euskaraz jakin eta zeinetarako ez. Eremu mistoko Administrazioen ahalmena da hori.

Administrazioko testugintzaren lantegia (online saioak eta aurrez aurrekoak)

Sustatu
2019-05-29 : 13:29

Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu du EIZIEk, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren ildo beretik. Zenbait testu aztertuko ditugu, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez. Lantegia ekainaren 13an hasiko da. Izen ematea irekita ekainaren 5 arte.

Euskeraren jatorriaren ikerle historikoak eta deskolonizazioa

2019-05-29 : 09:19

Larunbat honetan, ekainaren 1ean, Euskeraren Jatorriaren 13. Biltzarra egingo da Bermeon. Aurten azken 20 mendeetan izan ditugun 21 ikerle historikoen lanak ezagutzeko aukera egongo da: Flavio Josefo, Justino, Etxabe, Poza, Larramendi, Hervas, Mogel, Humboldt, Astarloa, Novia Salcedo, Xaho, Arana, Rementeria, Mujika, Sansinenea, Agirre, Goitia, Oteitza, Aginagalde, Segurola, Kapanaga eta Mendizabal. Horiez gain Pariseko l’Harmattan argitaletxeak plazaratutako Eñaut Etxamendiren L’origine de la langue basque liburuaren aurkezpena eta Iruña-Veleiako grafitoak inguruko indusketetako eta garai bereko grafitoekiko antzekotasunak azalduko dira.

 

Perretxikoak ikusi

2019-05-24 : 10:07

Euskaraldiak, batez ere, euskara eta euskaldunak ikusgarriago bihurtu ditu. Hamaika egunetan, perretxikoak balira bezalaxe, euskaldunak azaldu egin dira orbel azpitik. Lehenengo Euskaraldia perretxiko kolpe handia izan da Euskal Herriko gizartearen pagadian: 225.000 buru azaldu dira euskal gizartearen komunikazioaren plazara, euskararen espazio fisiko eta sinbolikoaren jabe egitera. Perretxiko horietatik sekula probatu gabekoei, perretxiko aluzinogenoak iruditu zaizkie, izan ere, beraien eguneroko errealitate linguistikoan orain arte inoiz ezagutu gabeko komunikazio egoerak gertatu baizaizkie.

Zabalik dago UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea

Sustatu
2019-05-23 : 09:32

UEUk 39 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 47. Udako Ikastaroen baitan, azken urteetako arrakasta errepikatzeko helburuarekin. Azken bi urtetako lelo berdina aukeratu dute aurten ere, #ElkarEkin, udakoak elkarlanean antolatu eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko. Ikastaroak Bilbon abiatuko dira eta Iruñea, Eibar, Baiona, Donostian eta Tolosan egingo dira. Ikastaroetara joateko dirulaguntzak daude. Matrikula zabalik dago www.ueu.eus web gunean.

15

Galerak aurreikusi ditu Lekeitioko Ibilaldiak eta laguntza eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia
2019-05-20 : 08:05

Atzo izan zen Lekeition, Azkue ikastolak antolatuta, Ibilaldiaren 40. edizioa. Antolatzaileek ilusio handia bazuten ere, eguraldiak zapuztu egin die neurri handi batean jaia. Euria dela eta zenbait gune itxi egin behar izan zituzten eta jarduera batzuk bertan behera geratu ziren. Eguraldi kaxkarraren ondorioz, Lekeitiora hurreratutako jende kopurua ere ohikoa baina asko txikiagoa izan zen. Horren ondorioz, antolatzaileek galerak aurreikusten dituzte eta 2 kontu zenbaki eman dituzte diruz lagundu nahi duten herritarrek euren ekarpenak egin ditzaten: LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507 / KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827.

Iruñeko Euskararen Ordenantza, hobetua

2019-05-19 : 08:28

Alegazio guztietatik bakarra onartu da, baina eragin zehatza izanen duena. Euskaraz jakitea beharrezkoa ez denean, merezimendu gisa baloratuko da: % 10 jendaurreko lanpostuetan, eta % 5 gainerako lan deialdietan.

Liberoamerika, euskal idazle gazteen bila

Leire Alonso Allué eta Iosune de Goñi
2019-05-16 : 11:50

Euskal Herrian gauzatzen ari garen literatur proiektu bati buruz hitz egin nahi genizueke. Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, bi deialdi ireki ditu, poema-liburuak argitaratzeko bata, eta idazle gazteen literatur bilduman parte hartzeko bestea.

"Oihalezko artista liburua" familia tailerra Zumalakarregi Museoan

2019-05-16 : 09:17

Zumalakarregi Museoak, Museoen Nazioarte Egunean, familia tailer didaktikoa antolatu du arratsaldeko 16:15etatik 18:30etara. Larunbatean, maiatzak 18, Ormaiztegin.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago