Atzo, uztailak 15, hil zen Joxe Ramon Elorza euskaltzale eta kooperatibista arrasatearra, 74 urterekin. Kooperatibismoaren esperientziarekin oso bat egina zegoen, formakuntzarekin lotuta neurri handi batean, eta Ikerlan ikertegian lan egin zuen hainbat urtez. Erretiroa hartu ondoren ere, kooperatibismoaren aktibista izaten jarraitu zuen.
Kooperatibismoarekin kontaktua hartu zuen 1967an dei pertsonala egin zionean Jose Maria Arizmendiarrietak Eskola Profesionalera joateko. Harrezkero, heziketarekin lotuta, Alecop zentroan egon zen, San Frantzisko Xabier Ikastolako zuzendaria izan zen, eta Mondragon taldearen Otalora formakuntza zentroan ere jardu izan zuen.
Urte askoan Ikerlanen ikertegi kooperatiboan ere lan egin zuen, eta erretiratutakoan Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kide bezala jarraitu zuen. Baita ere Mundukide nazioarteko elkartasun erakundean. Bere jaioterriko bizitzan inplikatua, hil arte Debagoieneko Berrikuntza Plataforman parte hartu izan du.
Arrasateko kooperatibismoaren inguruko munduak gogoratu du zenbait artikulutan azken orduetan. Besteak beste artikulu hauek ikusi ditugu:
Hileta-elizkizuna asteazkenean izango da, uztailak 17, arratsaldeko 19:00etan, Arrasateko San Juan Bataiatzailearen elizan (eta tanatorioan ere hartuko du familiak asteazkenez).
Erantzun
Sartu