Euskaltzale Independentiston Topaketa Azpeitian
Euskaltzale Independentiston Topaketaren 3. edizioa antolatu du Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 24 eta 25erako Azpeitian.
Enfoke honekin aurkezten du EHEk aurtengo deialdia, larritasun puntu batetik borrokarako unea dela aldarrikatuz: "Frantziar eta espainiar estatuek euren politika supremazista eta linguizidekin jarraitzen dute; kolpatzen gaituen oldarraldi mediatiko, politiko eta sindikalak argi utzi digu zenbatekoak diren egungo marko legalaren mugak eta gabeziak; gainera, munduan barna indarra hartzen ari den eskuin muturraren mehatxua gero eta gertuago dugu, eta hortik hizkuntza eskubideetan ere atzera egitea besterik ezin genezake espero."
Informazioa eta izen-emateak, hemendik, eta jarraian, egitaraua.
Apirilak 24, ostirala
- 18:00 – 20:00 – Ongi etorri Euskararen Errepublikara.
- 20:30 – Kontzertu akustikoa Orkatz Tabernan.
- 22:00 – Pala partidak: Martija-Prieto vs. Sanchez-Alkorta (pala motza) eta Urain-Gutierrez vs. Aizpuru-Rosa (gomazko paleta).
Apirilak 25, larunbata
- 10:00-12:00 – Euskaratik Independentziara (mahai-inguru nagusia).
- 12:30 – Joaldunak.
- 13:00 – Ekitaldi politikoa.
- 14:00 – Bazkaria.
- 16:00 – 19:00 – Tailerrak (bi txanda).
- 16:00 – 17:30
- Gazteak eta aisialdia euskaraz: ekosistema oso baten beharra.
- Desobedientzia zibila iraultzarako tresna.
- Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Euskal Herriko egoera soziolinguistiko askotarikoa.
- Kaleak euskaraz: mural margoketa (tailer praktikoa).
- 17:30-19:00
- Intersekzionalitatea: teoriatik praktikara.
- Euskararen Errepublika eta panorama geopolitikoa: aukerak, mehatxuak, erronkak.
- Kultur sistema sendo bat bai, baina nola?
- Izan zaitez eduki sortzaile! (tailer praktikoa).
- 16:00 – 17:30
- 19:00 – Musika kaleetatik.
- 22:00 – Kontzertuak: Tapia eta Leturia Band eta Maruxak.
- Ondoren, DJak Orkatz eta Korrale tabernetan.
Erantzunak kargatzen...