Sustatu logoa Teknologia albisteak
zumaiakoeuskarazerbitzua

Zumaiako Euskara Zerbitzua

Artikuluak

Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Zumaian

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2026-07-03 11:12

Helburua da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea eta aurten zertxobait aurreratu dute epea: irailaren 15era baino lehen aurkeztetu beharko dira ipuinak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta. Kasu guztietan eskabide orria bete eta entregatu beharko da. Julene Azpeitia ipuin lehiaketan orain artean saritutako ipuin guztien bertsio elektronikoak eskura daude hemen.

Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2024-12-03 09:16

Frankismo garaian Zumaian euskalgintzan izandako mugimendua jasotzen du ‘Xirrikituak zabaltzen’ dokumentalak. Joan den astean aurkeztu zen Aita Mari aretoan.

Abian da Julene Azpeitia 35. ipuin lehiaketa Zumaian

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2022-08-04 08:09

Urtero bezala, literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia 35. ipuin lehiaketa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak.

Abian da Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketa

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2020-08-03 13:58

Literatura sorkuntza bultzatzeko asmoz, "Julene Azpeitia 33. ipuin lehiaketa" antolatu du Zumaiako Udalak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da eta 3 sari emango dira.

Asteazkenean hasiko da Zumaian ‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloa

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2020-02-17 10:17

‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloak beste edizio bat izango du Zumaian 2020 honetan. Zikloko hitzaldi guztiak asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 18:30ean, Alondegian. Maddi Sarasuaren ‘Euskara klase perspektibatik’ hitzaldiak emango dio hasiera zikloari, otsailaren 19an.

Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Zumaian

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2019-08-05 14:42

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 32. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du eta ipuin onenari 3.000 €-ko saria emango zaio.

Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketa abian

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2018-07-16 16:10

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 31. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du eta ipuin onenari 3.000 €-ko saria emango zaio.

Zumaiako euskararen historia soziala ikertzeko beka deialdia

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2018-04-04 10:48

Bekaren helburua da Zumaiako euskararen historia sozialari lotutako informazioa bildu, ordenatu eta dibulgaziorako prestatzea. Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute eta interesdunek apirilaren 28ra arteko epea izango dute eskabideak aurkezteko. Oinarriak eta gainerako agiriak hemen daude eskura.

Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketa abian

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2017-08-22 13:51

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 30. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalak. Irailaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du.

"Euskara, bestela ez gara" 2017ko hitzaldi zikloa Zumaian

Xabier Azkue Ibarbia
Xabier Azkue Ibarbia
2017-02-03 14:58

Urtero bezala, hitzaldi zikloa antolatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ('EUSKARA, BESTELA EZ GARA' izenarekin egin ohi dira). Hitzaldi guztiak 18:30ean hasiko dira Alondegiko Oxford aretoan.

Jarraitu gaitzazu