Teknologia albisteak

Plone CMS: Nazioarteko konferentziaren barruan, dibulgazio saio irekia Eibarren

Erabiltzailearen aurpegia
2023-09-22 : 09:01

CodeSyntax enpresan webgune garapenerako erabiltzen dugun CMS edo edukiak kudeatzeko sistema nagusia Plone da (librea eta euskaratua). CMS hau nazioarteko komunitate batek sustengatzen du, eta komunitate horren urteko batzarra, PloneConf, aurten gure enpresak antolatzen du urria hasieran. Nazioarteko biltzar tekniko bat, edukia ingelesez... baina horren barruan, dibulgazio egun bat antolatu dugu, euskaraz eta gazteleraz, tresnaren gaitasun eleanitzak eta beste kontu batzuk azaltzeko. Jardunaldi irekia, doakoa, Eibarko Coliseo antzokian, urriaren 6an, ostiral goizez, izenburu honekin: Eleaniztasuna eta Malgutasuna CMSetan.

Honako egitaraua izango du jardunaldiak:

  • Ongi-etorria 
  • Nola kudeatu 10 herrialdetako webguneak, plataforma bakarretik (+ Tablet + Ushow app). Irati Goitia (ULMA Construction)
  • Nola kudeatu 10 herrialdetako webguneak, plataforma anitzetatik. Joseba Alberdi (ULMA Packaging)
  • Nola kudeatu webgune eleanitz bat XLIFF fitxategiekin. Garikoitz Araolaza (CodeSyntax)

Kafe tartea

  • KeyNote: Plone 6. Victor Fernandez de Alba (CTO Kitconcept GmbH).
  • Nola berrerabili webguneko datuak, kanpoko plataforma batetik buletinak bidaltzeko. Jakes Larre (EKE, Euskal Kultur Erakundea)
  • Webgune publikoa + ikastaroetako izen-ematea + denda: plataforma integratua erabiliz UEU.eus. Emilio Delgado (UEU, Udako Euskal Unibertsitatea)
  • Copernicus EEA Europako Ingurugiro Agentziaren webgunearen aurkezpena. Alberto Telletxea - Mikel Larreategi (Bilbomatica + CodeSyntax)

Itxiera

Izen emateak (doan baina eskatzen dugu)https://ti.to/plone/plone-conference-2023

Areto honetan izango da, Eibarko Coliseo antzokian, esan bezala urriaren 6an goizez, ostiralarekin:

Urriaren 6ko jardunaldia ez da derrigor informatikarientzat, erakunde-kudeatzaile eta komunikazioko profesionalentzat pentsatua dago. Plonerekin kontaktua nahi duten informatikarientzat badaude, ordea, prestakuntza saioak, Urriaren 2 eta 3an antolatuan,  astelehen eta asteartean, Eibarko Markeskua jauregian.

Erantzun

Sartu